Igande Rozieroa

Wikipedia, Entziklopedia askea

La Línea de la Concepcióngo jaietatik ospetsuena Igande Rozieroa da. Beti ospatzen da feriako lehenengo igandean. Aurreko larunbatean “Gran Cabalgata”-ren eguna izaten da eta feria-eremuko ekintzak egin eta geroko egunean ospatzen da Igande Rozieroa. Kuriosoa da feriaren barruan jai berrietariko bat izan arren, esponente maximoetariko bat izatea.

Jai hauek La Linea de la Concepcionera diru asko eramaten dutenez, bertoko merkatariek asmatuta-edo, feria honi "La Salvaora" esaten diote, hau da Salbatzailea, diru horrekin kezka ekonomikoak gutxitzen omen direlako.

Ospakizunaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendeko 70. hamarkadako amaieran, feriako igandearen goizak zeukan atrakzio nagusia Zaldunen Ibilaldia izaten zen, Errege Kaletik. Epaimahai bat existitzen zen, Merkatarien Zirkulu sarreran. Igande guztietako ohiko meza, gero eta rozieroago bilakatu zen denborarekin, data hauen jai ezaugarriengatik eta urte horietan eratzen ari zelako La Lineako Ermandade Rozieroa izango zena.

Meza amaitzen zenean, festa Errege Kalera leku-aldatzen zen. Urtetik urtera, gero eta jende gehiago eta gero eta giro hobea lortu zuten. Villar izeneko familia bati bururatu zitzaion pasatzen ziren pertsona guztiei ardo kopa bana ematea. Ospakizun hau esportatu zen inguruko lokalitateetara. Gaur egun ospatzen jarraitzen da oso modu antzekoan.

Igande Rozieroa XXI. mendean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jai guztiak bezala, Igande Rozieroa eboluzionatzen joan da urtez urte eta, esentzia originala kontserbatzen duen arren, aldatu da gaur egun ezagutzen dugun eredura ailegatu arte. Igande Rozieroa urteko egunetako itxaronetariko bat da Cadizeko ingurune hauetan, non gazteak eta nagusiak bizikidetasuneko jornada handi batez gozatzen dute.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]