Igarobide ekologiko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Paisaia honetan, lehen baso handia zena orain basotxoetan dago zatikatuta. Nahiz eta bizidun batzuk —basurdeak eta oreinak, adibidez— basotxo batetik bestera erraz igarotzen diren, beste askok —hegan egiten ez duten ornogabeek, esaterako— igarobide ekologikoak beharko lituzkete basotxo batean bakartuta ez geratzeko.

Igarobide ekologikoa[1] korridore ekologikoa edo korridore biologikoa[2] bereizita dauden basabizitzako populazioak lotzen dituen habitat eremu lineala da. Horri esker, populazioen arteko banakoen trukea egiten da, eta aurre egiten zaio endogamiak eta aniztasun genetiko murriztuak populazio bakartuei dakarzkien eragozpenei. Igarobide ekologikoek, orobat, gizakien edo kausa naturalen (suteak edo gaixotasunak, adibidez) eraginez toki batean galdu edo gutxitu diren populazioak berriz ezartzen laguntzen dute. Gaur egun, gizakia da habitat naturalak eta izaki bizidunen populazioak banantzearen erantzule nagusia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Igarobide ekologiko Aldatu lotura Wikidatan
  1. «Igarobide ekologikoak», Elhuyar zientzia eta teknologia, 166. zenbakia, 2001eko ekaina. 2. orrialdea.
  2. Irati KORTABITARTE EGIGUREN: «Animalientzako saihesbideak», Elhuyar zientzia eta teknologia, 216. zenbakia, 2006ko urtarrila. 48-51. orrialdeak.