Ijezketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ijezketaren eskema

Ijezketa materiala ijezketa-zilindro izeneko arrabol biren artean igaroarazteari deritzo. Arrabol bien arteko banaketa materialaren hasierako lodiera baino txikiagoa denez, materiala zilindroen formaren arabera itxuragabetzen da. Behin betiko forma pauso batzuk eman ondoren lortzen da.

Baliabideak

Ijezketaren oinarrizko tresna euskarri baten gainean dauden zilindro bik osatzen dute; euskarri horrek mugitzeko energia ematen die zilindroei, itxuragabetze esfortzual eusten ditu eta zerbitzu laguntzaileak ere ematen dizkie (labaintzea, hoztea, etab.). Baina oro har, ijezketa-prozesu oso batek pauso asko ditu; hori dela eta zilindro pareak kateatu eta ijezketa-trenak sortzen dira (zenbait kilometrorako luzera izan dezakete).

Aplikazio sinple batzuetan, zilindro pare baten alde desberdinak erabiltzen dira, materiala behin eta berriro igaroarazteko.

Aplikazioak

Lehenengo mailako prozeduratzat, oinarrizko soslairik sinpleenak osatzeko erabiltzen da (txapak, zumitzak, etab.), bihurgailutik irten eta batera. Bigarren mailako prozeduratzat,merkatuko soslai ugari lortzeko aukera ematen du (karratuak, biribilak, angeluarrak, T bikoitzeko itxura duten soslaiak, errailak, etab.); horiek,gero, metalezko eraikuntzan edo beste fabrikazio batzuen lehengaitzat erabiltzen dira.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ijezketa Aldatu lotura Wikidatan