Ikasturte amaierako bidaia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ikasturte amaierako bidaietan, mundua ezagutu eta ongi pasatzeaz gainera, sendotu egiten dira ikasleen arteko harremanak.

Ikasturte amaierako bidaia ikastegi bateko ikasleek elkarrekin burutzen duten egun batzuetako bidaia-mota bat da, gehienetan ikasturtearen amaieran edo tarteko oporraldi batean egiten dena. Bidaiaren helburuak hezkuntza, aisiazkoak edo biak batera izan daitezke. Ikasleak adin txikikoak direnean, beharrezkoa da ikastegiko arduradunen batek ikasleak bidaian laguntzea eta ikaslearen gurasoen baimena izatea. Unibertsitateko ikasleen artean ere ohikoa da ikasturte edo karrera amaierako bidaiak antolatzea, baina kasu hauetan aisia soilik izaten da bidaiaren helburua.

Bidaia ordaintzeko ikasleek denetariko ekimenak antolatzen dituzte: kamiseta eta bestelako produktuen salmenta edo festak eta bestelako ekitaldiak. Euren poltsikotik kuotak ere ordaintzen dituzte. Ikastegi edo unibertsitatetik diru kopuru bat jaso ere egiten da batzuetan. Bidaia hauetako kostua banaka edo talde txikietan egiten diren bidaietan baino txikiagoa izaten da, ikasle talde handiek beherapenak jasotzeko aukera handiak baitituzte.

[aldatu] Kanpo loturak

Wikiztegia
Wikiztegian orri bat dago honi buruz:
Kurtso amaierako bidaia
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak