Ikerketa bat

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ikerketa bat
Jatorria
Sortzailea(k)Joaquín Sorolla
Sorrera-urtea1897
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura
Dimentsioak122 (altuera) × 151 (zabalera) cm
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaSorolla museoa
BildumaSorolla museoa
Inbentarioa00417

Ikerketa bat, baita ere Simarro doktorea laborategian, Joaquín Sorolla y Bastida margolari valentziarrak 1897an egindako erretratua da. Gaur egun Sorolla Museoan gordeta dago, Madrilen. Margolan errealista da. Lana Madrilen, 1897an egin zen Arte Ederren Erakusketa Nazionalean aurkeztu zen.

Gaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolanak Luis Simarro neurologoaren laborategia erakusten digu. Ikerlariak esperientzia bat prestatzen ari da, beste bost pertsona hari begira dauden bitartean. Simarro Sorolla familiako lagun urkoa eta medikua zen. Laborategia elementuz beteta ikusten da.

Lan honetan argia lanpara batetik mahai gainean zabaldu egiten da, ikerketa bera eta hurbilago dauden pertsonen aurpegiak argituz, tartean Simarroren berarena;[1] argi horrek zentzu sinbolikoa izan dezake. Mahaitik urrutiago dauden elementuak iluntasunean kokatzen dira, halaber.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]