Ikusi makusi

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ikusi makusi haurrentzako igarkizun-joko bat da. Aurretik ikusi makusi esanez, haur batek bere inguruan ikusten duen gauza edo pertsona bati buruzko arrastoak edo igarkizunak ematen ditu behin eta berriz, igarkizuna asmatu behar duten beste haurrek aurretik aldi bakoitzean Zer ikusi? esaten dutelarik. Arrastoek gero eta argibide handiagoak ematen dituzte ezkutuko gauza edo pertsonari buruz. Ezkutuko gauza edo pertsonaren izena asmatzen duen lehenengoak irabazten du.

Adibidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ikusi makusi
  • Zer ikusi?
  • K letraz hasten da
  • Kotxea!
  • Ez. Ikusi makusi.
  • Zer ikusi?
  • Biziduna da
  • Katua!
  • Ekilikua!. (Eta katua esan duenak irabazten du.)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]