Inception

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 01:03, 23 urtarrila 2016

Inception (euskaraz Hastapena) 2010eko Christopher Nolan estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigileak zuzendu, ekoiztu eta idatzitako zientzia-fikziozko filma bat da. Leonardo DiCaprio, Ken Watanabe, Joseph Gordon-Levitt, Marion Cotillard, Ellen Page, Tom Hardy, Cillian Murphy, Tom Berenger eta Michael Caine aktoreek antzeztu zuten.

Oscar Saritarako zortzi izendapen jaso eta lau irabazi zituen: Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Wally Pfister), Soinu edizio onenaren Oscar Saria (Richard King), Soinu onenaren Oscar Saria (Richard King, Lora Hirschberg, Gary A. Rizzo eta Ed Novick) eta Efektu berezi onenen Oscar Saria (Chris Corbould, Paul Franklin, Andrew Lockley eta Peter Bebb).

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Dom Cobb (Leonardo DiCaprio) beste pertsonak ametsetan dauden ahuldade handieneko unean euren subkonszientea bereganatzen trebea da. Cobben ezohiko gaitasun honek espiotza munduan oso ongi ordaindua izatea dakar, baina baita iheslari bat izatea ere, ondorioz bizimodu arrunta izatea eta bere familiarekin egotea ezinezkoa zaio.

Cobb, Arthur (Joseph Gordon-Levitt), Eames (Tom Hardy) eta Ariadna (Ellen Page) elkalanean enpresa erraldoi b ateko zuzendari berria den Fischerren (Cillian Murphy) gogoan sartu eta oraingoan hareb subkonszientea bereganatu beharrean ideia bat txertatzen saiatuko dira.

Aktoreak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Inception