Irlandako hamabi apostoluak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Irlandako hamabi apostoluak (irlanderaz: Dhá Aspal Déag na hÉireann, ingelesez: The Twelve Apostles of Erin) santu egin zituzten VI. mendeko hamabi irlandar fraide dira, Clonardeko abadian San Finnianen irakaspenak jaso zituztenak.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamabi apostoluen irudikapena Clonardeko elizako beirate batean

Clonardeko abadia, Meath konderri modernoko Boyne ibaiaren ertzean kokatua, monasterio-eskola nagusietako bat izan zen kristautu berri zen Irlandan. Irlandar kristautasuneko pertsonaiarik esanguratsuenetako batzuk bertan ikasi zuten VI. mendean zehar. Esaten da abadiako batez besteko ikasle kopurua 3.000 bat ikaslekoa zela. Horien artean, San Finnianek abadian hezi zituen ikasleetako hamabi ezagunenei Irlandako hamabi apostoluak deritze. [1]

XVII. mendean jasotako tradizioa da. Hamabi santuok Dá apstol décc na hÉrenn (Irlandako hamabi apostoluak) testuan taldekatu zituzten, irlandera modernoko izenburua Dhá Aspal Déag na hÉireann izanik. Testua Mícheál Ó Cléirighen 1629ko eskuizkribu batean gorden zen (Brusela, Belgikako Errege Biblioteka, MS 2324-2340).[2]

Narrazioak Irlandako hamabi apostoluak elkartzen ditu San Finnianen etxean egindako festa batean, horien artean lore magiko bat agertzen dela. Orduan, haien artean adosten dute batek lorearen sorterrira bidaia bat egitea eta hautatua zozketaz erabakitzen dute. Zozketa Birreko Brendan zaharrari zozketa egokitzen zaionean, bera baino gazteagoa den izen bereko Brendan moccu Alta doa bere ordez. Brendanek pertsona asko ezagutzen ditu eta abentura ugari bizitzen ditu.

Irlandako hamabi apostoluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. San Ciarán Saighirrekoa.
  2. San Ciarán Clonmacnoisekoa.
  3. San Brendan Birrekoa.
  4. San Brendan Clonfertekoa (Brendan Nabigatzailea).
  5. San Columba Terryglassekoa.
  6. San Kolunba.
  7. San Mobhí Glasnevingoa.
  8. San Ruadhain Lorrhakoa.
  9. San Senan Iniscathaykoa.
  10. San Ninnidh.
  11. San Laisrén mac Nad Froích.
  12. San Canice.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) Gratton-Flood, W.H.. (1907ko martxoaren 1a). «The Twelve Apostles of Erin» The Catholic Encyclopedia (New York: Robert Appleton Company) I (Noiz kontsultatua: 2018ko martxoaren 28a).
  2. (Frantsesez) Van den Gheyn, Joseph. (1905). Catalogue des manuscrits de la Bibliothèque Royale de Belgique. 5, 384–389 or. (Noiz kontsultatua: 2018ko martxoaren 28a)..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]