Itza
|
Itza |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Iza <> Itza[1] | ||
| Estatua Erkidegoa Merindadea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Iruñeko merindadea |
||
| Alkatea | José Antonio Vázquez Rodríguez (IMI, indep.) |
||
| Herritarra | itzatar | ||
| Koordenatuak | 42°50′0″N 1°45′0″W / 42.83333°N 1.75°WKoordenatuak: 42°50′0″N 1°45′0″W / 42.83333°N 1.75°W | ||
| Eremua | 52,03 km2 | ||
| Garaiera | 490 m | ||
| Posta kodea | 31892 |
||
| Biztanleria | 1.134 bizt. (2012) | ||
| Dentsitatea | 21,8 bizt./km² | ||
| www.cendeadeiza.com http://www.cendeadeiza.com/eu/inicio.html www.cendeadeiza.com | |||
Itza[2] Nafarroako udalerria da, Iruñeko merindadean kokatua. 51.0 kilometro koadro ditu azalera, eta 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, 1.134 biztanle ditu. 1942an, lehengo Itza Zendea eta Gulibarrak batu ziren Nafarroako Diputazioaren erabakiz. Arrazoi demografiko zein administratiboetan oinarritu zen ebazpen hori, geografiaz eta kulturaz oso ezberdinak zirelako.
Iruñerriko Mankomunitatea, zaborra bildu, ur-hornidura eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.
Eduki-taula |
Inguru naturala eta kokapena [aldatu]
Itza Zendea Iruñeko merindadeko udalerria da, Nafarroako hiriburutik 20 bat kilometrora kokatua Iruñerriko gune metropolitarraren ekialdean.
Udalerriak Imotzekin egiten du muga iparraldean, Irurtzun, Arakil eta Ollaranekin mendebaldean, Txulapain eta Berriobeitirekin mendebaldean, eta Oltza Zendea eta Orkoienekin hegoaldean.
Klima eta landaredia [aldatu]
Itza Iruñerriko gune metropolitarraren mendebaldeko mugan dago, Sakana eta Iruñerriaren arteko gunean. Inguruko udalerriek bezala, klima mediterraneoaren eta ozeanikoaren arteko trantsiziozko klima azpimediterraneoa da nagusi. Urteko batez besteko prezipitazioak 800 eta 1.000mm bitartekoak dira, Iruñean baino zertxobait ugariagoak. Tenperatura 13-14 gradu artekoa da.
Udak lehorrak izaten dira, eta prezipitazio gehienak ekaitz moduan jausten dira, urtarorik euritsuenak udaberria eta udazkena dira. Neguan hamar bat egunetan elurra egiten du.
Herriak [aldatu]
Ondoko herri hauek osatzen dute udalerria: Aginaga, Aldaba, Aldatz, Aritz, Atondo, Eritze (herriburua), Gulia, Itza, Larunbe, Lete, Otxobi, Orderitz, Saratsa, Saratsate, Zia eta Zuasti.
Ondarea [aldatu]
- San Andres apostoluaren eliza, Zuastin dago. XIII. mendean eraikia, eta XX. mendearen amaieran zaharberritu zen.
- Iarteko Andre Mariaren monasterioa: Leteko kontzejuan dago. Interes kulturaleko ondasun izendatu zuten 2002ko apirilean. Monasterioaren ondoan XII. mendearen bigarren erdian eraikitako eliza dago. Monasterioa Antso III.a erregeak eman zion dohaintza moduan San Martin Albeldari 1024. urtean. Bere seme Gartzia III.ak Iratxeko monasterioarekin bat egin zuen urte batzuk geroago 1045ean. Iratxeko monasterioaren jabetza XIX. mendeko elizaren jabetzen desamortizaziora arte mantendu zen. XX. mendearen azken urteetan monasterioaren zatikako zaharberritzea hasi zen. Besteak beste, gurutzerian zeuden XV. mendeko margo gotikoak berreskuratu ziren.
- Zuastiko jaurerriko jauregia: XVI. mendean eraiki zen, XX. mendearen amaieran berriztu zen, eta gaur egun Zuastiko golf zelaiko harrera eraikina da, bertan jatetxea, kafetegia, eta ekitaldiak egiteko aretoak daude.
- San Martin Toursko eliza, Itzan dagoen XIII. mendean eraikitako harrizko egituradun eliza da.
Euskara [aldatu]
Testigantza idatziek eta toki izenek adierazten duten bezala, XIX. mendearen bigarren erdira arte, euskara zen Zendeako hizkuntza nagusia, Hegoaldeko goi nafarrera hain zuzen ere. Izan ere, Iruñetik urrun samar egoteak zein aldameneko ibarrak ere euskaldunak izateak azaltzen dute mantentze hori. Gulia ibarrak XX. mendera arte eutsi zion euskarari.
Euskararen Foru Legea [aldatu]
Nafarroako Parlamentuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Itza Zendea eremu mistoko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizialak euskara eta gaztelania dira. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %8,60k zekien euskaraz hitz egiten.
2009ko urtarriletik Itza Zendeako udalerriaren izen ofiziala Iza <> Itza da[3].
Demografia [aldatu]
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 873 | 945 | 973 | 958 | 899 | 746 | 1.217 | 1.015 | 680 | 523 | 635 | 745 | 839 |
2008ko erroldaren arabera, 28 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %3,09 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Azpiegitura eta garraioak [aldatu]
La Muguiroarra autobus konpainiak Itzako Saratsa, Eritze eta Saratsateko kontzejuak Iruñearekin batzen ditu. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:
- Aldatz - Lekunberri - Irurtzun - Berriobeiti - Iruñea
Politika [aldatu]
Udal hauteskundeak [aldatu]
1999tik 2011ra Itzako alkatea Grupo Independiente de Iza (GII) taldeko María Socorro Pérez Ollo Eritzeko auzokidea izan da. 2007an taldeak lau zinegotzi eskuratu zituen, eta, hortaz, gehiengo osoa udaletxean. Baliogabeko botoak 12 izan ziren (emandako guztien %2,11) eta boto zuriak 10 (%1,80). Abstentzioa %27,67koa izan zen.
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| Grupo Independiente de Iza (GII) | 289 | 4 |
| Nafarroa Bai | 135 | 2 |
| Ciudadanos del Valle (CV) | 122 | 1 |
2011n hauek izan ziren aurkeztutako zerrendak eta lortu zuten zinegotzi kopurua: Itza Herriko Independenteak[4] (IHI edo Independientes Municipio de Iza (IMI, 5), Ciudadanos del Valle (CV, 3), NaBai 2011 (1) eta PSN (0). IHIko José Antonio Vázquez Rodríguez Itzako auzokidea[5] alkate aukeratu zuten.
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| IMI | 319 | 5 |
| CV | 178 | 3 |
| NaBai 2011 | 76 | 1 |
| PSN | 13 | 0 |
Udaletxea [aldatu]
Harlangaitzez egindako eraikuntza da, egurrezko egitura, eta bi fatxadetan, inguruko eraikinek duten estilo bera dauka. Kanpoaldeko hormak zarpeaturik daude. XX. mendearen amaieran, eraikina zaharberritzeko proiektu bat aurkeztu zen. Udala alkateak eta sei zinegotzik osatzen dute.
- HELBIDEA: San Andres kalea z/g (Eritze kontzejua)
Alkateak [aldatu]
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | María Socorro Pérez Ollo | GII |
| 2003-2007 | María Socorro Pérez Ollo | GII |
| 2007-2011 | María Socorro Pérez Ollo | GII |
| 2011- | José Antonio Vázquez Rodríguez | Itza Herriko Independenteak (IHI-IMI) |
Jaiak eta ospakizunak [aldatu]
Itza Zendeako parrokia Oskiako Ama Birjina da, eta bere omenez, erromeria antolatzen da urtero maiatzaren 15ean Atondon dagoen baselizara. Horrez gain, herri bakoitzak berezko jai-egunak dauzka:
- Eritze: iraileko bigarren asteburuan.
- Itza: iraileko bigarren asteburua (zehazki irailaren 14aren inguruan), eta iraileko hirugarren asteburuan.
- Saratsa: ekaineko azken asteburuan.
- Zuasti: San Migelen omenez, iraileko azken asteburuan.
Kirolak [aldatu]
- Zuastiko golf zelaia.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Nafarroako Gobernuak 2009ko urtarrilaren 19an kaleratutako dekretua.
- ↑ Euskaltzaindia, 155. araua: Nafarroako udal izendegia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0155.pdf
- ↑ Nafarroako Gobernuak 2009ko urtarrilaren 19an kaleratutako dekretua.
- ↑ Udaletxearen webgunea.
- ↑ Udaletxearen webgunea.
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz) Itza Zendearen webgunea.
- (Gaztelaniaz) Itzari buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
- San Martin kalearen ikuspegia Google Street View-n.
| Itzako kontzejuak | ||
|---|---|---|
|
Aginaga • Aldaba • Aldatz • Aritz • Atondo • Eritze • Gulia • Itza • Larunbe • Lete • Orderitz • Otxobi • Saratsa • Saratsate • Zia • Zuasti |
||
|
|||||||