Jatorri-ziurtagiri

Wikipedia, Entziklopedia askea

Jatorri ziurtagiria ondasunen fabrikazio edo ekoizpen herrialdea adierazten duen legezko dokumentua da. Jatorrizko ziurtagiria ETE esportatzaileek beren ondasunen jatorria egiaztatzen duten dokumentu probatzailea da. Ziurtagiri horri esker, enpresa esportatzaileek beren produktuen jatorria frogatu ahal izango dute. Horretarako ordea, iritsiera aduanako lurraldearen merkataritza-politikako neurriak aplikatuko behar dituzte.

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi jatorrizko ziurtagiri mota daude, hauek dira:

Lehentasunezkoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Merkantziek tarifa murriztuak edo salbuespenak jasaten dituztela ziurtatzen dute, onura horiek aurreikusten dituzten herrialdeetara esportatzean. Dokumentazio hori gabe, inportatzaileek ez dute hitzarmenaren pribilegiorik izango.

Ez lehentasunezkoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziurtatzen dute produktuek ez dutela inolako lehentasunezko traturik jasaten. Produktuek aduana-zergak murrizten ez dituzten arren, inportazioak tokiko legeak urratzen ez dituela zehazteko balio du.

Jatorri ziurtagiria eta merkataritza akordioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Produktuei jatorri ziurtagiriaren garrantzia ematen dien elementua merkataritza akordioak dira. Hori, hainbat oztopo daudelako gertatzen da. Elementu horiek gabe, produktu guztiek, herrialdea edozein dela ere, zerga tratamendu bera jasoko lukete.

Ohikoa da dokumentu hau aduanako eskakizun gisa aurkitzea, aduanen balorazioan eragina baitu. Hau da, aldebiko eta alde anitzeko akordioek eragindako aduana-zergen aldaketa sor dezake. Inportazio baten legezkotasuna zehazteko ere balio du.

Lortzeko modua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrizko ziurtagiriak lortzeko, interesdunek gertuen duten Merkataritza Ganberara jo beharko dute. Eman behar den dokumentazioari dagokionez, beharrezkoa da ziurtagiria behar bezala betetzea, baita eskatzen diren frogagiriak ematea ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Certificdo de origen, comercio internacional. Sertrans, 2017ko Azaroaren 13an.

Certificado de origen. Economipedia

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]