Jiang Yuyuan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jiang Yuyuan

(2008)
Bizitza
JaiotzaLiuzhou1991ko azaroaren 1a (32 urte)
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Hezkuntza
HeziketaZhejiangeko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakgimnasta artistikoa
Pisua32 kilogramo
Altuera140 zentimetro

Jiang Yuyuan (Liuzhou, Txina, 1991ko azaroaren 1 - ) gimnasta artistiko txinatarra da, olinpiar txapelduna 2008ko taldekako lehiaketan, eta munduko txapeldunordea 2007an taldeka eta 2010ean sailkapen nagusian.

2007an Stuttgarten ospatutako Munduko Txapelketan zilarra lortu zuen taldekako lehiaketan, estatubatuarren atzetik geratuz.

2008an Pekinen ospatutako joku olinpikoetan urrezko domina irabazi zuen taldekako lehiaketan, Estatu Batuen eta Errumaniaren aurretik geratuz.

2010ean Rotterdamen ospatutako Munduko Txapelketan zilarrezko domina lortu zuen banakako lehiaketa orokorrean, Aliya Mustafina errusiarraren ondoren eta brontzezkoa taldekako lehiaketan. Errusia eta Estatu Batuen atzetik geratu zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]