Juan Arana

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Juan Arana
Datu pertsonalak
Izen osoa Juan Arana Ezpeleta
Ezizena Loramendi, Joakin Bedoña
Jaio 1907ko urtarrilaren 27a
Bedoña (Gipuzkoa)
Hil 1933ko martxoaren 23a
Donostia (Gipuzkoa)

Juan Arana EzpeletaLoramendi idazle goitizenez, frai Joakin Bedoña erlijio izenez— (Bedoña, Gipuzkoa, 1907ko urtarrilaren 27a - Donostia, Gipuzkoa, 1933ko martxoaren 23a) elizgizona eta euskal olerkaria izan zen.

Eduki-taula

[aldatu] Bizitza

Hamahiru urte zituela Altsasuko kaputxinoetan sartu zen. Teologia ikasten ari zela, gaixotu, eta 26 urte ozta-ozta beterik zituela hil zen.

Zeruko Argia eta Yakintza aldizkarietan argitaratu zituen bere idatziak. Espainiako Gerra Zibilaren aurreko Olerkarien belaunaldikoa izan zen, Lizardirekin, Lauaxetarekin eta Orixerekin batera. Loramendiren olerkigintza lirikoa da, eta, sarri, Jainkoa du kantagai.

Tolosan (1931) eta Hernanin (1932) Euskaltzaleak erakundeak, Aitzolen agindura, eratutako Olerki Jaietan bi sari jaso zituen Arrantzalien arrats-otoitza eta Barruntza leyotik izeneko olerkiekin. Julen Yurrek, 1960an, Aranaren idazlan guztiak bildu eta argitaratu zituen Loramendi. Olerki ta idatzi guziak izenburupean.

[aldatu] Lanak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak


[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak