Julian Assange

Wikipedia, Entziklopedia askea
Julian Assange.

Julian Paul Assange (Townsville, Queensland, Australia, 1971ko uztailaren 3a - ) australiar kazetaria, Interneteko ekintzailea eta programatzailea da. Bereziki nabarmendu da WikiLeaks webguneko bozeramaile eta buruetako bat baita; ezkutuko informazioa plazaratzen du webgune horrek. Estatu Batuetako gobernuko informazio ezkutua argitaratuta, estutasunean jarri du herrialde bat baino gehiago; Afganistango gerrarekin eta estatubatuar enbaxadetako telegramekin, esaterako, beraren aurkako kargu judizialak abiarazi zituzten, ustezko sexu-jazarpen eta bortxaketa kasu batzuengatik. 2010eko abenduaren 6an, bere burua ingeles epaitegien esku jarri zuen. Horretaz gainera, WikiLeaks webguneari askotan eraso izan diote.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Julian Assange Aldatu lotura Wikidatan
Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.