KOrganizer

Wikipedia, Entziklopedia askea
 KOrganizer
Jatorria
Azken bertsioa20.01.90
Ezaugarriak
Irakur dezakeUNIX-moduko
GUI tresnakQt
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaGNU General Public License
Deskribapena
Honen parte daKDE Aplikazioak
kontact.kde.org…
Iturri-kodeahttps://anongit.kde.org/korganizer.git eta https://github.com/KDE/korganizer
KOrganizer KDE proiektuetako bat da.

KOrganizer agenda pertsonala kudeatzeko software librea da (PIM bat, personal information manager akronimo ingelesa), KDE proiektuetako bat. Hitzorduak, gertaerak eta egin beharreko zerrendak antolatzeko eta programatzeko aukera ematen du. KOrganizer-ek eginbeharrekoen zerrendak antolatzeko aukera ematen du, egutegi bat eskaintzen du eta lanak ez ahazteko eta aurrez finkatutako denborak errespetatzen laguntzen du.

KOrganizer euskaraz lokalizatuta dago. (Itzultzaileak: Iñigo Salvador Azurmendi eta Ion Gaztañaga).[1]

KOrganizer-en funtzio nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gertaeren eta eginbeharreko lanen zerrenden kudeaketa;
  • Mota bateko ekitaldiak, hitzorduak edo eginbeharrekoak erraz editatu daitezke eta etiketak edo garrantziak alda daitezke;
  • Gertaerei kategoriak esleitzeko aukera ematen du, eta kategoria horiek editatzeko aukera;
  • Kolore berezia esleitu daiteke kategorien arabera;
  • Aldi berean hainbat agenda irekitzeko aukera;
  • Ekitaldiak birplanifikatzeko aukera, arrastatuz eta askatuz;
  • Aldizkako ekitaldiak kudeatzeko aukera asko;
  • Taldeak planifikatzeko aukera ematen du, (oinarrizko aukera);
  • vCalendar estandar irekiaren jatorrizko euskarria da;
  • Egutegien bateratzea, hainbat egutegirekin bat egiteko aukera eskaintzen du eta egutegiak inportatzeko aukera;
  • PalmPilot sistemarekin sinkronizazio osoa;
  • Egutegi irekien artean arrastatu eta askatzeko aukera;
  • Konquerorr-n integratutako funtzioak;
  • Pertsonaliza daitezkeen ikono sortak;
  • Tresna-barrak kokatzeko aukera, arrastatuz eta askatuz;
  • Komando-lerroko parametroak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]