KR Reykjavik

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 13:13, 20 urtarrila 2016
KR Reykjavik
Sorrera1899
Futbol zelaiaKR-völlur
edukiera: 6.000 lagun
inaugurazioa: 1951
PresidenteaIslandia Kristinn Kjærnested
EntrenatzaileaIslandia Bjarni Guðjónsson
LigaIslandiako Liga
20153.a
Webguneawww.kr.is
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

KR Reykjavik edo KR (islandieraz Knattspyrnufélag Reykjavíkur) Islandiako futbol talde zaharrena eta arrakastatsuena da, Reykjavik hiriburukoa. Islandiako 26 Liga eta 13 Kopa irabazi ditu.

Historia

KR 1899ko otsailaren 16an fundatu zen Fótboltafélag Reykjavíkur izenarekin Reykjaviken. Ondoren izena islanderara pasa zuten gaur egungoa ezarriz, Knattspyrnufélag Reykjavíkur (Knattspyrnufélag izenak literalki "baloiari ostikoa eman" esan nahi du). XX mendearen hasieran Newcastle United FC talde ingelesa modan zegoenez,haren koloreak hartu zituzten.

Islandiako Ligako lehenengo ekitaldia irabazi zuen baina hurrengo seiretan hiriko beste taldea, Fram, nagusitu zitzaion. Hauek izan ziren hasierako garai haietan talderik onenak eta bien arteko lehia handia sortu zen.

Islandiako Kopa 1960an hasi zen jokatzen eta KR taldeak lehenengo zortzi ekitaldietatik zazpi irabazi zituen. 1964-65 urtean Europako Kopan aritu zen baina lehenengo kanporaketa Liverpool indartsuaren aurka joaktzea tokatu zitzaion eta etxean 0-5 galdu ondoren Ingalaterran 6-1 galdu zuen. 1968 urtean bere 20 liga irabazi zuen baina hurrengo urtean bigarren mailara jeisti zen. Hurrengo hamarkadetan bigarren mailan aritu zen batez ere baina 90. hamarkadan kopa batzuk irabazi ondoren 1999an liga berria eskuratu zuen, aurrekoa baino 31 urte beranduago. XXI mendean Islandiako talde indartsuenetakoa izatera itzuli da, 5 Liga eta 4 Kopa irabazi baititu.

Palmaresa

Islandian: 50

  • Islandiako Liga (26): 1912, 1919, 1926, 1927, 1928, 1929, 1931, 1932, 1934, 1941, 1948, 1949, 1950, 1952, 1955, 1959, 1961, 1963, 1965, 1968, 1999, 2000, 2002, 2003, 2011, 2013.
  • Islandiako Kopa (14): 1960, 1961, 1962, 1963, 1964, 1966, 1967, 1994, 1995, 1999, 2008, 2011, 2012, 2014.
  • Islandiako Superkopa (4): 1969, 1996, 2003, 2012.
  • Islandiako Ligako Kopa (5): 1998, 2001, 2005, 2010, 2012.
  • Kopa Atlantiarra (Islandia-Faroeak) (1): 2003.

Kanpo loturak