Islandia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Islandiako Errepublika
Lýðveldið Ísland
Islandiako bandera
Bandera

Islandiako armarria
Armarria

Goiburua: Ez du
Nazio ereserkia:
Lofsöngur
(Otoitzaren abestia)
Islandia: kokalekua
Hiriburua
(eta hiri handiena)
Reykjavik
64°08′N 21°56′W
Hizkuntza ofiziala(k) islandiera
Gobernua
Presidentea
Lehen ministroa
Konstituzio errepublika parlamentarioa
Ólafur Ragnar Grímsson
Sigmundur Davíð Gunnlaugsson
Independentzia
Danimarkatik

1944ko maiatzaren 23a
Eremua
• Guztira
• Ura

103,123 km² (107.)
% 2,7%
Biztanleria
• Zenbatespena (2006)
• Errolda (-)
• Dentsitatea

Herritarra

307.261 (170.)
-
2,9 biztanle/km² (222.)

islandiar
Dirua Islandiar Koroa (ISK)
Ordu eremua GMT UTC (UTC +0)
Interneteko domeinua .is
Telefono aurrezenbakia +354
Bazkide: NATO, NBE, ELGA, ESLA eta Ipar-Kontseilua.

Islandia[1] (islandieraz: Ísland), ofizialki Islandiako Errepublika (islandieraz: Lýðveldið Ísland), Europako ipar-mendebaldeko uharte-estatu bat da, eskandinaviar historia eta kulturakoa. Iparraldeko Ozeano Atlantikoan dago, Norvegia, Groenlandia, Britainia Handia eta Faroe Uharteen artean.

Ipar Atlantikoko hausturan egonik, Islandiak sumendi eta geiser aktibitate handia du. Golkoko itsaslasterraren eraginez, latitudeagatik izan zezakeen klima hotza leundu egiten da eta, bereziki kostaldean, giza bizitzarako egokiagoa da.

1262an Norvegiaren menpeko lurralde bihurtu zen. 1380an, Norvegia, Suedia eta Danimarkak osatutako Kalmarko Batasuna elkartean sartu zuten. Napoleonen gerren ondoren, Danimarkaren menpe geratu zen. 1944an lortu zuen independentzia. Ordutik aurrera bere ekonomia eta ongizate maila etengabe hazten joan dira, harik eta gaur egunean BPGari dagokionez munduko bosgarren herrialdea eta giza garapenari dagokionez bigarrena izateraino. Egoera horrek 2008ra arte iraun zuen, finantza krisiak gogor kolpatu baitzuen.

Merkatu askea da, gehienbat zerbitzuetan, arrantzan, finantzetan eta industrian oinarritua. Turismoak gero eta indar handiagoa du, bereziki bertako paisaia ikusgarriak erakarritako jendea joan ohi da. Besteak beste, NBEko, NATOko, EFTAko, EEAko eta ELGAko kidea da. EBrekin harreman ekonomiko estuak izan arren ez da Batasuneko kide.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Islandia satelite irudian

Ozeano Atlantikoaren iparraldean dago, Zirkulu Polar Artikoaren mugan. Geologikoki Amerika eta Europaren artean banatzen den arren, kulturalki eta historikoki Europako herria dela argi dago; sarritan, Eskandinaviaren barnean kokatzen da, kultura eta hizkuntza kontuetan duen harreman estuaren ondorioz. Munduko 18. irlarik handiena da, eta Europako bigarrena, Britainia Handiaren atzetik.

Uhartearen %11 inguru izoztuta egon ohi da urte osoan zehar. Kostaldea fiordoz inguratuta dago, eta bertan daude Islandiako herri eta hiri gehienak. Izan ere, Islandiako barnealdea izotz eta hareazko desertua denez, ez da giza bizitzarako egokia. Errepide nagusiak ere Islandiako kostaldetik doaz, irla guztia inguratzen duen eraztun itxurako sarea osatuz.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima ozeaniar hotza da nagusi Islandian. Hala ere, Golkoko itsaslasterraren eraginez, latitude bereko beste lurralde batzuk baino klima epelagoa du. Alaska eta Suaren Lurraldearen antzeko klima duela esan ohi da.

Islandia hegoaldea epelagoa, haizetsuagoa eta euritsuagoa da. Barnealdeko eta iparraldeko lurrak askoz lehorragoak dira, nahiz eta iparraldeko kostaldean elurra oso ohikoa den.

Islandian erregistratutako tenperaturarik altuena 1939ko ekainaren 22an jaso zen, 30,5 Â°C-ekin. Baxuena, aldiz, 1918ko urtarrilaren 22an, -38 Â°C-rekin.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Islandiako historia»

Islandia, geologikoki hitz eginez, uharte gaztea da. Duela 20 milio urteko su-erupzio baten bidez, izan ere uhartean aurkitu daitezkeen arroka zaharrenak duela 16 miloi urtekoak baino ez dira.

Thule uhartearen mapa (Pytheas)‎

Uste da Piteas greziarrak Thule izena jarri ziola bertara iritsi zenean, baina uharteari buruz idatzi zituen ezaugarriak gaur egungoen guztiz kontrakoak dira. Izan ere, Piteasek Thule fruitu, esne, ezti eta nekazaritza lur ugariko uhartea zela idatzi zuen. Honen bestez, gizakia Islandiara iritsi zeneko urtea ezezaguna da, nahiz eta erromatar txanponak aurkitu diren uste da bikingoek eramanak direla, izan ere k.a.III. mendeko txanpon hauek erabiliak izan ziren mende askotan.

Beraz Islandiara iritsi ziren lehenengo gizakiak monje irlandarrak dira oraingoz, VIII. mende inguruan eta urte gutxi batzuk bertan iraun ondoren IX. mendean bikingoek lur haietatik bota zituzten. X. mendearen hasieran islandiarrak Erik Gorriaren buruzagitzan, Groenlandia aurkitu zuten eta honen seme Leif Ericssonen agindupean kontinente amerikarra zapaldu zuten lehenengo europarrak izan ziren. Urte haietan Islandia Groenlandia eta Norvegiaren erdian kokaturik dagoenez, bikingoen hornidurarako kolonia zen, baina X. mendearen bukaeran eskoziar eta irlandar asko iritsi ziren bertara, Islandiaren biztanleria 40.000ra igaroz.

Lehenengo norvegiar kolonoek independentzia teorikoa lortu zuten eta 930. urtean politikoki organizatzearen beharraz, Althing izeneko batzarra osatu zuten, ustez lehenengo batzar nazionala. XII. mendean uhartearen kristautzea iritsi zen nahiz eta 1264. urtean Norvegiako Haakon IV.ak Islandiaren krisi ekonomikoaz baliatuz, uhartea berriro bereganatu zuen. Ondorioz, bere eta bere emaztearen, Margarita Danimarkakoa printzesaren semeak, Olafek, Danimarkako korora batu zuen. Menpekotasun ekonomikoaren ondorioz islandiarrek ezin izan zuten ezer egin eta eskubide politikoak galdu zituen uhartea luteranismora bihurtu baino lehen XVI. mende erdialdean.


XVIII. urtean atzerapen nabaria izan zuen Islandiak: epidemiak (baztanga), erupzio bolkanikoa, gosea... (azkenekoa daniarren ekonomia gestio txarraren ondorioz). XIX. mende arte daniarren okupazioa onartua izan zen, baina 1809. urtean Atlhing batzarraren itxieraren eta, Danimarkako koroaren gobernu absolutistari kontra eginez, islandiarrek lehenengo autonomia nazionala aldarrikatu zuten. Nahiz eta porrot egin ideia nazionalista zabaldua zegoen Jón Sigurdsson (1811-1879), gaur egun heroi nazionalaren buruzagitzan.

1814. urtetik aurrera pixkanaka Islandia boterea eskuratzen hasi zen instituzio politikoak itzuliak izan baitziren. 1843an Kristian VIII.ak Biltzar Nazionala lehengoratu zuen, hau indarberrituz. 1874. urtean autonomia lortu zuen, eta prozesu hau 1918.ean bukatu zuen, azkenik, abenduaren 1ean independentzia lortu zuen arte.

Bigarren Mundu Gerran aliatuek uhartea okupatu zuten, nazien okupazio bat saihestekotan eta 1944ko maiatzaren 23an bertatik alde egin zuten eta Islandia errepublika independente izendatu zuen bere burua, Sveinn Björnsson presidente zelarik. NATOn 1949ean sartu zen eta ipar-kontseiluan aldiz, 1953. urtean. Urte guzti haietan politikoek ezin izan zuten uhartearen krisi ekonomikoa ekidin eta gainera 1964 eta 1975. urte artean Erresuma Batuarekin liskarrak izan zituen, Bakailao-gerra ere deitua, izan ere britainiarrek hauekin zeukaten itsas-muga handitu nahi izan zuten. Baina liskarra islandiarrek irabazi zuten.

1980an Islandia andre batek gobernatzen zuen Europako lehen estatua bihurtu zen Vígdís Finnbogadóttir presidente bihurtu zenean.

2008ko krisialdiak gogorren kolpatutako herrialdeetako bat da, bertako bankuek zituzten zor altuengatik.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Islandia errepublika demokratikoa da. Bertako parlamentua, "Alþingi" izenekoa, gaur egun indarrean dirauen munduko ordezkapen erakunderik zaharrenetarikotzat hartzen da, 930ean ezarri baitzen, nahiz eta 1799 eta 1845 bitartean bertan behera utzita egon zen. 4 urterako aukeratzen da eta 63 kide ditu. Islandiako presidenteak funtzio sinbolikoak ditu, besteak beste nazioartean estatuaren ordezkari gorena izatea. Baina, hala ere, parlamentuak onartutako lege bat blokea dezake, eta erreferendumerako deia egin.

Nazioarteko harremanei dagokienez, Islandia Schengeneko Hitzarmeneko kide da, baita Europako Ekonomia Eremukoa ere. Europar Batasunean sartzetik hurbil izan zen, baina 2013ko abenduaz geroztik uko egin dio eskabidea aurkezteko izapideak egiteari.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Islandiaren banaketa administratiboa» eta «Islandiako eskualdeak»

Islandiako administratiboki honela banatzen da:

  • 23 konderri (pluralean: sýslur – singularrean: sýsla)
  • 14 hiri independente (pluralean: kaupstaðir, singularrean: kaupstaður).

Hizkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Islandiera iparraldeko hizkuntza germaniarra da, antzinako ingelesarekin eta norvegierarekin oso lotua. Europan gaur egun hitz egiten den hizkuntzarik zaharrenetakoa omen da, lehen biztanleak Islandian ezarri zirenetik hizkuntza ez baita askorik aldatu. Europako gainerako hizkuntza gehienekin bereizten da, bereziki, izenen deklinabide zabala duelako.

Islandiako biztanle gehienek, islandieraz gain, ingelesez eta danieraz hitz egiten dute; izan ere, bi hizkuntza hauek ezinbesteko ikasgaiak dira ikastetxeetan. Horrez gainera, beste hizkuntza batzuk ere indarra hartzen ari dira, besteak beste, suediera, norvegiera eta alemana.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Genetika alorrean egindako ikerketen arabera, islandiar gehienak jatorri norvegiarra eta zelta dituzte. Datuen arabera, gainera, lehen biztanleetatik gizonezko gehienak norvegiar jatorrikoak ziren, eta emakumezko gehienak, aldiz, zeltak.

Islandiako lehen zentsua 1703an egin zen; bertako datuen arabera, garai hartan 50.538 bizilagun ziren Islandian. Garai hartan Islandiako bizimodua oso gogorra zen, azpiegitura garaturik ez baitzegoen negu hotzei eta jarduera bolkanikoei aurre egiteko. XIX. mendetik aurrera, aldiz, biztanleria goraka joan da, azpiegitura, elikadura eta garbitasun neurriak hobetu ahala. Gaur egun 310.000 biztanle ditu (horietatik 117.000 Reykjavik hiriburuan).

2004ko datuen arabera, Islandiako biztanleen %7 etorkinak dira, gehienbat Danimarkatik, Poloniatik, Jugoslavia ohitik edo Alemaniatik joanak.

Erlijioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konstituzioaren arabera, Islandiako biztanleek erabateko askatasuna daukate erlijioren bati jarraitzeko edo beren buruak erlijio loturetatik kanpo agertzeko. Hala ere, Islandiako Eliza, luterotar doktrinakoa, estatuko erlijio ofiziala da. Biztanleen % 82 inguru eliza horretako kide dira (bataiatuta daude), nahiz eta erlijio praktika Europako txikienetakoa izan. Beste erlijio aipagarri batzuk hauek dira: Eliza Luterotar askea (% 4,7) eta Eliza Katolikoa (% 2,4). Gainerako biztanleak erlijiogabeak dira, estatistikek diotenez.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Islandia Aldatu lotura Wikidatan