Kanariar Koalizioa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Coalición Canaria
Presidentea José Torres Stinga
Sorrera 1993
Egoitza nagusia Galcerán Kalea, 7-9 Santa Cruz Tenerifekoa
Buenos Aires Kalea, 24 Las Palmas Kanaria Handikoa
Ideologia politikoa Nazionalista, zentro-eskuin
Nazioarteko afiliazioa Koalizio europarra
www.coalicioncanaria.org

Kanariar Koalizioa edo Coalición Canaria 1993an nazionalista, komunista ohi eta kontserbadore kanariarrek sortutako koalizio politikoa da.

1993a geroztik, Kanarietako Autonomia Erkidegoa gobernatzen dute, zentsura-mozio baten ondoren gobernua bere esku geratu zenean.Espainiako VIII. Legegintzaldian, 2004tik 2007ko ekaina arte, talde parlamentario propioa izan zuen Espainiako Kongresuan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koalizioa sortu zuten alderdiak hauek izan ziren:

Alderdi politiko hauek, PNC izan ezik, Kanarietako Parlamentuan ordezkariak zituzten 1993an. 1993an Jerónimo Saavedraren (PSOE) gobernuaren aurkako zentsura-mozioa aurkeztu zuten eta presidentzia Manuel Hermosoren (AIC) esku geratu zen. Ondoren, alderdi politiko txiki gehiagok koalizioan sartzea erabaki zuten.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]