Kapsula espazial

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
John H. Glenn astronauta estatu batuarra Friendship-7 kapsulan sartzen

Kapsula espazialak orbitan suziri baten bidez jartzen diren geometria sinpledun gailuak dira misio bakar bat burutzen dutenak, garraio edota emergentzia ihesbide lanak adibidez. Kapsulak behin bakarrik erabiltzeko eraikitzen dira nahiz eta zenbait osagai berrerabil litezkeen. Jaurtiketa bakoitzaren ondoren aparailua piezetan banatzen da.

Kapsulak misioa betetzeko ezinbestekoak diren moduluetan banatuak egon litezke, ondoren kapsula batean egon litezkeen zenbait moduluren zerrenda.

  • Propultsio modulua
  • Biziraute modulua
  • Energia modulua
  • Nabigazio modulua
  • Akoplamendu modulua
  • etab.

Esan bezala geometria sinplea izaten dute moduluak zilindriko, esferiko edo konikoak direlarik oro har.

Historian jaurti zen lehen kapsula SESB-k orbitaratu zuen Kazakstanen dagoen Baikonurgo kosmodromotik Yuri Gagarin kosmonauta barruan zuelarik, kapsulak orbita bakarra burutu zuen.

Kapsula espazialak dira Soyuz, Vostok, Mercury edo Shenzhou kapsulak besteak beste.

[aldatu] Onurak

Kapsulek propultsio sistema mugatuak izaten dituztenez eta behin soilik erabiltzen direnez merkeak izaten dira eta fidagarriak osagaien kontrola zorrotza baldin bada.

[aldatu] Alde txarrak

Kapsulak ordea mugatuak dira oso ezin baitute misio bakar bat besterik burutu, gainera orohar ez dira transbordadoreak eta antzeko ontzi berrerabilgarriak bezain erosoak.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak