Kapu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kapu hawaiierazko hitz bat da, eta bere itzulpena "debekatua" izan ohi da. Antzinako Hawaiin Kapu hitzarekin bere lege eta arau sistema izendatzen zen. Kapuari ofentsa bat gorputzarekin egiten zen, baina mehatxu izpirituala ere izan zitekeen, adibidez manaren lapurretan. Kapua modu hertsi batean betetzen zen eta arau-hausterik egon bazen, nahigabe baldin bazen ere, heriotzarekin zigortzen zen. Kontzeptu hau oso loturik dago tabu hitzarekin, Polinesiako beste kultura askotan ematen den moduan.

Kapu sistema Hawaiin erabili zen ahalik eta Kamehameha II.ak kendu zuen arte, bere erregina eta bere aitaren erreginarekin batera jatordu bat egin zuenean emakume zerbitzariekin, 1819an.

Kapuren kontrakoa noa da, eta libre edo komun gisa itzul daiteke.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]