Karakateko erromatar kanpalekua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karakate mendia

Karakateko erromatar kanpalekua, Karakateko tontorrean armada erromatarrak eraiki zuen kanpalekua da. 2016an Antxoka Martínez arkeologoak zuzendutako katen eta bestelako azterketen bidez aurkitu zuten, Elgoibar eta Soraluzeko Udalen laguntzarekin. Aurkikuntza honek eta beste batzuek, froga dezakete Hego Euskal herriko iparraldean erromatar armada aritu zela, eta, oraindik guztiz baieztatu ezin den arren, armen bidezko konkista egon zela[1].

Udako kanpalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oinarrizko kanpalekua da, lurrezko eta harrizko ezponda (agger), lubanarro (fossa) batez eta, agian, bigarren lubeta (contra-agger) batez inguratua, castra aestiva[oh 1] motakoa. Lubanarroak V forma duena eta zati batean harri aman zulatua egin zena. Lehen ilara horren atzean bigarren lubeta bat ageri da, lurrez eta harriz egina hura ere, lehenbizikoaren paraleloan doan trazaketarekin. Bigarren lubeta horrek lehenbizikoak baino motzagoa da (25 metro gutxi gorabehera), sartzeko puntuaren parean, hortik egingo ziren sarrerak oztopatzeko, eta lehenbiziko lubeta baino pixka bat goragoko puntuan egin zen, bigarren maila gisa. Beharbada babes erretena izango du honek ere, baina alderdi hori ezin izanda oraingoz baieztatu[2].

Datatzeko aztarna nahikorik ez da agertu, Illunzarren gertatu bezala, baina baliteke I. mende hasierakoak izatea, 49 eta 44 urteen artean, Zesarren Gerra Zibilaren garaian[1][3].

Beste gartako aztarnak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpoan Fernando VII.aren txanpon bat, gerra karlistekin lotuta antza. 1936ko Espainiako Gerra Zibilean erabili izan zen ere, eta prospekzio magnetikoan gari hartako kartutxoak aurkitu ziren, bai eta kanpaitxo bat. metraila zati ugari daude eremu osoan eta horregatik badakigu bertan artilleriak bonbardaketak egin zituela gailur honetako posizioetatik. Gailurra artilleriaren bonbardaketa jasan zuen lehorretik eraso egin aurretik[2].

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Denbora lauberrerako eginak. Ikus Castra artikulua

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) ibargutxi, Felix. (2018-03-05). «Aquí acamparon los romanos» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-10-19).
  2. a b Martínez Velasco, Antxoka. (2017). «Karakate mendia (Elgoibar, Soraluze-Placencia de las Armas. I. Kanpaina» Arkeoikuska (Gasteiz: Euskal Kulturua Ondarearen zentroa. Eusko Jaurlaritza) 2016: 413-416..
  3. Ibargutxi, Felix. (2018/2/25). «Aquí acamparon los romanos» Diario Vasco: 58-59..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]