Kherau

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kherau
Datuak
JatorriaBizkaia
Musika motafolk
Urteak2007 -
Produkzioa
Diskoetxea(k)Baga-Biga, Gaua Records
Taldekideak
Ibon Ordoñez
Iker Lope de Bergara
Eneritz Gorritxategi
Ekain Alzola
Gaizka Andollo
Lehengo taldekideak
Alex Garcia
Aitor Esteban Etxebarria
Badok: kherau Musikasten: kherau Deezer: 1199863 Edit the value on Wikidata

Kherau 2010 urtean Bilbo aldean sorturiko euskal folk musika taldea da.

Taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tradizio eta berrikuntza uztartzeko asmotan, lehenengo urratsetatik mantendu izan dute herri kantutegi eta propio sorturiko abestien arteko oreka, betiere, lehenengoei interpretazio garaikidea ematen dietelarik eta bigarrenetan pop edo rock estiloko egiturak jorratzen dituztelarik nazioarteko jatorrizko hainbat musika-tresna ibiliaz.

Taldeak mugarri bi ezarri ditu bide horretan: MUNDUAN ORTOZIK (Baga-Biga 2010) eta AUKHERA (Gaua 2014). Disko bietan, Kajoi flamenkoak, baxu elektrikoak eta bouzouki irlandarrak osatzen duten zimendu erritmiko sendoan dautzalarik, flauten eta trikiaren melodiak garatzen dira ahots eta landutako koruekin batera. Edozelan ere, disko batetik bestera taldearen soinuak berezko bilakaera izan du, eta eten bako eraldatzean jardutea da bandaren xedea.[1]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]