Kia Soul

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kia Soul
EkoizleaKia Motors
MarkaKia Motors
AurrekariaKia Joice (en) Itzuli
OndorengoaKia Venga (en) Itzuli
Segmentuasupermini (en) Itzuli
Luzera4.105 milimetro

Kia Soul B-segmentuko auto modelo bat da, Kiak 2008tik ekoitzia eta merkaturatua. Enpresa korearrak hasieratik crossover hitzaz deskribatu eta merkaturatu izan du, kontzeptu estetikoen nahasketa bat baitakar, bere kutxa forma laukia eta sabai altuan ikusten dena, barne-espazioa maximizatzeko diseinua delarik jori.[1][2][3][4] SUV estiloko automobila izan arren, Soul-a ez da inoiz lau gurpileko trakzioz egin, aurreko trakzioko ibilgailua da.[5]

Soula 2006an agertu zen lehen aldiz, Detroiteko auto erakusketan kontzeptu-modelo gisa. Produkzioko modeloa 2008an hasi zen egiten eta Parisko auto erakusketan ikusi zen lehen aldiz. Hasieran, Kiak esan zuen Soul-a Estatu Batuetako merkatura zuzenduta dagoela, eta 18 eta 35 urte bitarteko erosleei zuzenduta zegoela.[6]

Bigarren belaunaldiko modeloa 2013rako garatu zen kanpoko eta barneko neurri handiagoak zituen, atzeko xasis berrituarekin baina kutxa formei eutsiz.[7] Hrugarren belaunaldian ere merkaturatu zen 2019an.[8] 2014az geroztik, Soul EV izeneko bertsio elektrikoa ere merkaturatu du Kiak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Kia Soul» artikulutik itzulia izan da, 2024-03-08 data duen 1212476988 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2024-03-08 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. «Kia Soul Production Version Revealed» Carscoops 2008-05-22.
  2. (Ingelesez) «Kia Soul: first pictures» CAR Magazine.
  3. (Ingelesez) «Box Car Battle 2011: Kia Soul Dominates, Nissan Cube Languishes in Sales» MotorTrend 2012-01-06.
  4. (Ingelesez) «2010 Kia Soul Review & Ratings» Edmunds.
  5. (Ingelesez) «Kia Soul news - Our Soul: surprisingly big - 2008» Top Gear 2008-07-17.
  6. (Ingelesez) Popa, Bogdan. (2010-04-07). «KIA Soul review» autoevolution.
  7. (Ingelesez) «KIA Soul Specs & Photos - 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018» autoevolution.
  8. (Ingelesez) Donea, Delia. «KIA Soul Specs & Photos - 2018, 2019, 2020, 2021, 2022» autoevolution.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]