Kolageno

Wikipedia, Entziklopedia askea
Biriketako ehun baten kolageno-zuntzak, mikroskopio elektronikoan ikusita.


Kolagenoa ehun konektiboaren proteina nagusia da, animalia guztiengan dagoena. Ugaztunen proteinarik ugariena da, azalean eta hezurretan egoten dena. Gorputz osoaren proteina-kantitatearen %25 ingurua kolagenoa da.

Kolagenoa desnaturalizatu egiten da egosterakoan, proteina guztien antzera. Berotu ondoren hozten uzten bada gelatina bihurtzen da.

Proteina honek zuntzak eratzen ditu, kolageno-zuntzak, malguak eta tentsioarekiko erresistenteak direnak. Giza-tendoien kolageno-zuntzak hausteko, adibidez, indar handia egin behar da, ehunka kilogramo zentrimetro karratuko.

Ehun konektiboaren fibroblastoek sintetizatzen dute kolagenoa. Egitura kimikoaren arabera kolageno desberdinak daude, hamar baino gehiago; kolagenoa, beraz, ez da proteina bakarra, antzeko ezaugarriak dituzten proteinen multzo bateko izen generikoa baizik.

Kolagenoaren funtzio nagusia ehunei luzatzearekiko erresistentzia mekanikoa ematean datza.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kolageno Aldatu lotura Wikidatan