Komun

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Komun bat.

Komuna gizakiak bertan gernua eta gorotza egin eta bertatik garbitzeko tresna bat da. Komuna dagoen gelari ere komuna deritzo. Komuna zulo bat duen zeramikazko elementu bat izaten da, katilu eitekoa, estoldarekin loturik dagoena; zuloan gorotza edo pixa egin ondoren, zulotik ura botata, ondakinak estoldara igortzen dira. Horrela, komuna berriz ere erabili arte garbi utzi eta usain desatseginak ezabatu egiten dira. Hala ere, askotan ura botata ere gorotz arrastoak geratzen dira komuneko azaleran, komuneko eskuila batez garbitzen direnak. Komuna gorotz eta gernuarekin kontaktuan dagoen tresna denez, infekzio-iturri bat da eta higiene zorrotza behar izaten du.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Komun Aldatu lotura Wikidatan