Kondentsadore elektriko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 17:30, 12 abendua 2015
Kondentsadoreen ikurrak: kondentsadorea, kondentsadore polarizatua eta kondentsadore aldakorra
1. Irudia: Zenbait kondentsadore mota.

Kondentsadore elektrikoa, batzuetan kapazitore ere deitua, energia elektrikoa metatzen duen gailu elektronikoa da. Bi gainazal eroalez osaturik daude, material dielektriko batez bereizirik.

Kondentsadoreak finkoak edo aldakorrak izan daitezke, kondentsadoreen kapazitatea aldagarria den edo ez den arabera. Kapazitatea faraday unitateetan neurtzen da. Hala ere, elektronikan, ez da ohikoa faraday ordenako kondentsadoreak izatea eta unitate txikiagoak erabiltzen dira.

Portaera

2. Irudia: Kondentsadore ideala.

Kondentsadorearen portaera honako ekuazio diferentzialarekin zehaz daiteke.

Non C kapazitatea, u(t) borneen arteko potentzial-diferentzia eta i(t) igarotzen den korronte elektrikoa den.

Korronte Alternoa (AC)

Korronte alternoan kondentsadoreak erreaktantzia kapazitibo (XC) izeneko korronteari erresistentzia izaten du.

3. Irudia: Korronte alternoan dabilen kondentsadore baten korrontearen eta tentsioaren diagrama.

Korronte Zuzena (DC)

Korronte zuzenean bi kasu eman daitezke. Kondentsadorea erregimen iraunkorrean badago, hau zirkuitu irekia bezala portatzen da. Baina kondentsadorea erregimen iragankorrean badago, kondentsadorearen borneen arteko potentzial-diferentzia aldakorra izango da.

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kondentsadore elektriko Aldatu lotura Wikidatan