Erresistentzia (osagaia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Materiale desberdinetako erresistentziak

Erresistentzia osagai elektriko pasibo bat da. Erresistentzia ideal baten erresistentzia elektrikoa ez da aldatzen nahiz eta berari ezarritako potentzial diferentzia edo bera zeharkatzen duen korronte elektrikoa aldatu.

Ekoizten diren erresistentziak ez dira idealak eta horrela tenperatura edo ingurugiroaren beste ezaugarri batzuen aldaketek erresistentzia elektrikoaren aldaketa egite dute, halere nahigabeko aldaketa hori ahal den txikiena izatea lortu nahi izaten dute erresistentzia ekoizleek.

Erresistentziak finkoak edo aldagarriak izan daitezke, aldagarriei potentziometroak edo erreostatoak ere deritze eta euren erresistentzia elektrikoa aldatzeko mugimendu mekanikoa egin behar da, adibidez biraketa eskuz edo bihurkinez eginda.

Erresistentzia batzuk luzeak eta argalak izaten dira eta erresistentzia elektrikoa duen materiala erdian egoten da, material horri metalezko hankatxo bira itsatsita egoten dira bere ezarpena errazteko.

Erresistentziak zirkuitu elektrikoetan eta zirkuitu integratuen barnean egoten dira. Konputagailuetan eta beste tresna elektroniko batzuetan erabiltzen diren erresistentziak oso txikiak izan ohi dira, sarritan SMD motakoak izaten dira. Erresistentzia handiagoek kapsula sendoagoak izaten dituzte, barnean sortzen den berotasuna errazago kanporatzeko.

Erresistentziek duten erresistentzia elektrikoaren nazioarteko unitatea (SI) ohm-a (Ω) da.
Erresistentzia batek 1 Ω duela esaten da, berari ezarritako potentzial diferentzia 1 V eta zeharkatzen duen korronte elektrikoa 1 A denean.

Kolore kodea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erresistentzien gutxi gora-beherako balioa ezagutzeko kolore-kodea erabiltzen da. Kolore-kode hau gehienbat erresistentzia elektrikoekin erabiltzen da, baina kondentsadoreekin ere erabil daiteke aldaketa txiki batzuk eginda.

Erresistentzia finko baten adibidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Resistor bands.png

Lehenengo eraztuna (A) balioaren lehen zifra da.
Bigarren eraztuna (B) balioaren bigarren zifra da.
Hirugarren eraztuna balioaren hirugarren zifra da. Eraztun hau ez da izaten erresistentzia guztietan.
Laugarren eraztuna (C) biderkatzailea da.
Bosgarren eraztuna (D) perdoia da.


Kolorea 1. eraztuna 2. eraztuna 3. eraztuna Biderkatzailea Perdoia Tenperatura koefizientea
beltza 0 0 0 ×100    
marroia 1 1 1 ×101 ±1% 100 ppm
gorria 2 2 2 ×102 ±2% 50 ppm
laranja 3 3 3 ×103   15 ppm
horia 4 4 4 ×104   25 ppm
berdea 5 5 5 ×105 ±0.5%  
urdina 6 6 6 ×106 ±0.25%  
morea 7 7 7 ×107 ±0.1%  
grisa 8 8 8 ×108 ±0.05%  
zuria 9 9 9 ×109    
urrea       ×0.1 ±5%  
zilarra       ×0.01 ±10%  
kolore barik         ±20%  

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erresistentzia (osagaia) Aldatu lotura Wikidatan