Kongestio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kongestioa (itomena) Adabegi batek bideratu dezakeen baino informazio gehiago jasotzen edo bidali behar duenean gertatzen den egoera. Garraio-sare bateko adabegi (nodo) batek datu-pakete kopuru handia jasotzen duenean edo irteera beretik pakete ugari bidali behar duenenean adabegia itotzen da. Kasuonetan adabegia itomen egoeran dagoela esaten zaio. Itomenaren ondorioz nodo horren errendimendua okertu egiten da.

Kongestioaren zergatiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irteera kanala trafiko osoa bideratzeko gai ez bada, bideratzaileak bideratu beharreko datuak bere buferretan gordetzen ditu. Paketeak bitarteko nodoaren buferretan denbora handiz baldin badaude, helburu adabegia birbidalketak (paketeak berriz bidaltzeko eskaera) eskatzen hasiko da eta honek kongestio egoera handituko du. Orduan, baliteke, bideratzaileak pakete gehiago ez onartzea, eta paketeak etorri ahala zuzenean baztertzea ez baitu lekurik paketeak biltegiratzeko.

Kongestioaren zergatiak, ondorengo hauetan laburbiltzen ditugu:

  • Datu-paketeak prozesatzeko ahalmen gutxiko adabegiak
  • Lineen banda-zabalera eskasa
  • Konmutagailuen memoria urria

Kongestioak kontrolatzeko bi ekintza nagusi ditugu:

  • Kongestioak non gertatzen diren antzemateko trafiko kopurua kontrolatu
  • Aurreko informazioaren bidez gune kongestionatuei irtenbidea eman

Kongestioa kontrolatzeko algoritmo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kongestioa kontrolatzeko algoritmo ezagunen artean:

  • Zulotutako ontziko algoritmoa (leaky bucket)
  • Token-ontziaren algoritmoa (Token Bucket Algorithm)
  • Itotze-paketeak (choke packets)
  • Karga-arintzea (load shedding)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]