Konpetentzia

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bizitza osorako hezkuntza

Konpetentzia hitzak adiera ezberdinak ditu gure eguneroko hizkeran: mediku hori "konpetentea" da, epailearen "konpetentzia" da... Hiztegi batzuetan "gaitasun" hitzaren pareko ikusten dugu, baina hitz hau bere nortasun propioa hartzen ari da egunetik egunera. Euskal Curriculumean horrela definitzen da: Baliabide multzoa, batera eta era integratuan erabiltzea, egoera bati irtenbidea eraginkortasunez emateko.

Derrigorrezko Eskolaldiko Euskal Curriculumean erabiltzen den terminoa denez, hezkuntza arloan nortasun propioa lortu duen kontzeptua dela esan dezakegu, gaitasun hitzarekin bereizgarri asko konpartituz, baina, era berean, ezberdintasuna mantenduz; honekin alderatzen badugu, konpetentzia hitzak izaera integratzailea azpimarratzen du eta gizabanako batek egoera zehatz batean bere ahalmena edo potentziala kudeatzeko duen gaitasuna dela ulertzen da.

  • Alde batetik Europako Legebiltzarrak (2006) bizitza osoan ikasteko, pertsona osotasunez garatzeko, elkarrekin bizitzeko eta enplegurako, Erreferentziazko Europar Marko gisa zortzi Oinarrizko Konpetentzia gomendatu zituen.
    • Espainian antzeko planteamenduak ari dira egiten: 2007-08 ikasturtetik aurrera, Hezkuntza Lege Organikoa (LOE) eta Nafarroako eta EAEko curriculum ofizialak ezartzen hasi dira, eta lege horrek zortzi Oinarrizko Konpetentzien araberako curriculumaren ideia dakar.
    • Frantzian ere antzeko bidetik jarraitu dute "Socle Commun" deritzan planteamenduan.
  • Beste bide batetik (baina, agian, aurreko bidearekin uztar daitekeen bide batetik) Derrigorrezko Euskal Curriculumaren proposamena (2006) eta horren ebaluazioa (2007) OCDEko PISA ebaluaziaoren oinarrian dagoen DeSeCo (2002) planteamenduaren antzera eta Unibertsitateetan aplikatzen ari den TUNNING (2003) planteamenduaren antzera, Hezkuntza Konpetentzia Orokorretan oinarritzen da.

Eduki-taula

[aldatu] Hezkuntza konpetentzien tipologiak

  • OINARRIZKO konpetentziak, giltzak, funtsezkoak.
  • Konpetentzia OROKORRAK, sortzaileak, metadiziplinarrak.
  • Konpetentzia ESPEZIFIKOAK.

Europako Erdidegoen Batzordearen proposamenaren arabera (2005) Oinarrizko Konpetentziak pertsona guztiek bere asebetetze eta garapen pertsonalerako behar dituztenak dira eta, halaber, herritar aktiboak izateko, gizarteratua egoteko edo enplegurako behar direnak. Oinarrizko hezkuntza eta prestakuntzaren ondoren, gazteek gaitasun nagusiak garatuta eduki behar dituzte, helduarorako prestzeko moduan behintzat; horiek garatzen, mantentzen eta eguneratzen jarraitu behar dute ikaskuntza iraunkorraren testuinguruan.

2002an DeSeCoren proposamenarekin osa genezake: Oinarrizko Konpetentzia izateko "giltza" behar dute izan eta gizarte osorako balio behar dute.

Konpetentzia Espezifikoak testuinguru partikular batean aplika daitezkeenak dira eta Orokorrak, berriz, testuinguru ezberdinetan aplika ditzakegunak. Bai batzuek eta bai besteek Oinarrizko konpententzia izan daitezke, beti ere aurrez aipatutakoa beteko balute.

[aldatu] Konpetentzien ezaugarriak

  • Izaera integratzailea dute.
  • Eskualdagarriak eta funtzio anitzekoak dira (Helburu ugari lortzeko dira...).
  • Izaera dinamiko eta mugagabea (Bere hobetzeak ez du mugarik...).
  • Ebaluagarriak dira: gaitasunik gabeko pertsona batek ezin du ezertarako konpetentziarik izan, baina konpetentziak eskuratu ahala, garatu egiten dira gaitasunak.

[aldatu] Konpetentzietan oinarritutako curriculum ereduak

  • Konpetentzia orokorrak edo zeharkakoa eta diziplina arloko konpetentzia espezifikoak bereizten dituzten curriculum ereduak: DESeCo/OCDE, Tunning, Belgika, Danimarka, Alemania, Irlanda, Grezia, Luxenburgo, Herbehereak, Austria, Portugal, Suedia, Erresuma Batua eta Euskal Curriculuma.
  • Curriculum eredu mistoak, zeharkako konpetentziak eta diziplina arloak nahastuz, konpetentzia nagusi bezala hartuz: Europako Batzordea, Danimarka, Austria, Protugal, Espainia (LOE), Luxenburgo, Frantzia eta Katalunia.
  • Konpetentzia nagusiak eta diziplina arloak bereizten ez dituzten curriculum ereduak: Italia eta Finlandia.

[aldatu] Zeintzuk dira oinarrizko konpetentziak?

Europar Batasunaren arabera

  • Ama hizkuntzan komunikatzea
  • Atzerriko hizkuntzetan komunikatzea
  • Matematikarako konpetentzia eta zientzietarako eta teknologiarako oinarrizko konpetentzia
  • Konpetentzia digitala
  • Ikasten ikastea
  • Pertsonarteko konpetentziak eta herritar konpetentzia
  • Iniziatiba eta izaera ekintzailea
  • Kontzientzia eta adierazpen kulturala

Gazteleraz dagoen webgune batera doan lotura bat da hau Espainia/LOEren arabera 1. Hizkuntza komunikazioarako konpetentzia 2. Matematikarako konpetentzia 3. Mundu fisikoa ezagutzeko eta harekin interakzioan aritzeko konpetentzia 4. Informazioa lantzea eta konpetentzia digitala 5. Gizarte eta herritar konpetentzia 6. Kulturarako eta arterako konpetentzia 7. Ikasten ikasteko konpetentzia 8. Autonomia eta iniziatiba soziala

Frantzia/Socle Commun-en arabera

  • Frantsesa menderatzea
  • Atzerriko hizkuntza bat praktikatzea
  • Oinarrizko konpetentziak matematikan eta kultura zientifikoan eta teknologian
  • Informazioaren eta komunikazioaren ohiko teknikak menderatzea
  • Kultura humanistikoa
  • Gizarte eta herritar konpetentzia
  • Autonomia eta iniziatiba

Derrigorrezko Eskolaldirako Euskal Curriculumaren arabera: ...hezkuntzaren xedeek ezin dute, besterik gabe, eskolaldi osoaren irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuetan jarraitu beharreko urrats zehatzak zehaztu, izaera globala eta orokorra dutelako. Beharrezkoa da helburu horiek ikasketa konpetentzia eta ikaskuntza eduki espezifiko bihurtzea. Baina, horretarako, beharrezkoa da erabakiak hartzeko prozesu bati jarraitzea. Lehen urratsa Hezkuntza konpetentzia orokorrak identifikatzea izango da. Hezkuntzaren xedeen lorpena are gehiago bermatuko da –derrigorrezko eskolaldian– Hezkuntza konpetentzia orokor hauek zenbat eta gehiago garatu:

  • Pentsatzen eta ikasten ikastea
  • Komunikatzen ikastea
  • Elkarrekin bizitzen ikastea
  • Norbera izaten ikastea
  • Egiten eta ekiten ikastea

[aldatu] Zertarako behar ditugu konpetentziak?

Konpetentzien araberako curriculumak aukera eman beharko luke oinarrizko hezkuntzak bizi osorako hezkuntzaren baitan duen zentzuari buruz sakon hausnartzeko.

[aldatu] Konpetentziak nola irakatsi?

Konpetentea izatea egoera eta testuinguru zehatz batean eraginkortasunez aritzeko gaitasuna da; beraz, konpetente izaten ikasteko, egoerak, proiektuak, problemak, zereginak behar dira, eta testuinguru problematiko errealetan, esanguratsuetan eta egokietan egon behar dute kokatuta.

Guztiak aukera eman behar du ikasleek plano guztietan ikas dezaten: plano kognitiboan, komunikatiboan, sozialean, afektiboan, ekintzailetzan. Baina, aldi berean, egoera edo testuinguru batean eraginkortasunez aritzeko, arazoa gainditzeko behar diren ezagutzak eta egiten jakitea eta izaten jakitea modu integratuan mobilizatu behar dituzte.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Beste hizkuntzak