Koordenatu polar
Wikipedia(e)tik
| Artikulu hau hobetzeko LANEAN ari da janfri lankidea. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. Mila esker. |
Koordenatu polarrak bi dimentsiotako plano batean puntu bat angelu eta distantzia banarekin definitzen dituen koordenatu sistema da.
Zehatzago, planoko puntu oro bi koordenaturen bidez (r, θ) non r jatorrizko puntu edo polora dagoen distantzia den eta θ ardatz polarrarekin (Kartesiar koordenatuen x ardatzaren baliokidea) duen angelu positiboa da, erlojuaren orratzen kontrako norantzan neurturik. Distantziari koordenatu erradial edo erradio bektorea deritzo eta angeluari koordenatu angeluar edo angelu polar.
Koordenatu jatorrian, koordenatu erradialaren balioa 0 da eta angeluarena definitu gabea. Batzuetan, jatorriaren balioa, (0, 0°) balioarekin adierazten da.