Kostu finko
Wikipedia(e)tik
Enpresaren ekonomian, kostu finkoak enpresako ekoizpen- mailarekin edo negozio-bolumenarekin loturik ez dauden kostu totalen zatia dira. Adibidez, lantegiko alokairua kostu finkoa da, gehiago zein gutxiago ekoiztuta beti berdina ordaindu behar baita. Kostu finkoak ez direnak kostu aldakorrak dira. Epe luzera, ordea, kostu guztiak aldakorrak dira, enpresak bere jarduera jarraituz gero kostu finkoak sortarazten dituzten elementuak berritzeko erabakia hartu beharko baita.
| Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |