Kostuen hurbilketa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ondasun higiezinen balorazioan, kostuen hurbilketa edo cost approach, hiru balorazio metodoetako bat da. Beste biak, merkatu-hurbilketa eta sarreren hurbilketa dira. Kostuen hurbilketaren funtsezko premisa da ondasun higiezinen erosle potentzialek ez luketela ondasun baten truke ondasun baliokide bat eraikitzeak izango lukeen kostua baino gehiago ordaindu behar. Beste hitz batzuetan esanda, erosle potentzialek ondasun baten truke ordaindu beharko luketenak ondasun baliokide bat eraikitzearen kostua berdindu beharko luke.

Kostuaren hurbilketa = Lurraren kostua + eraikuntzaren kostua – depreziazioa

Dena den, ondasunen balioa estimatzeko metodo honen inguruan badaude zalantzak edo eztabaidak. Izan ere, nola zenbatetsi daiteke zerbaiten kostua? Erreplika zehatz batean edo funtzionalki baliokidea den zerbaitetan oinarritua dago? Proiektu baten bukaerako kostua hasierako eskaintzaren berdina da? Batzuen ustez, hurbilketa motetatik kostuen hurbilketa hiruetatik hoberena da. Aldi berean, bistakoa da proiektu bat soilik bideragarria dela proiektatutako kostua bere amaierako balioa baino txikiagoa bada.

Orokorrean, ondasuna berria denean kostuen hurbilketa merkatu-balioaren adierazlerik onena dela irizten da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]