Krigekuntza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Krigekuntza zorizko eremu baten balioa leku jakin batean zenbatetsi edo hurbiltzeko teknika multzoa da, beste leku batzuetan jasotako datuen arabera, geoestatistikan maiz erabiltzen dena. Adibidez, puntu jakin batean lur azpian dagoen mineral baten kontzentrazioa zenbatesteko erabil daiteke, inguruko puntu batzuetan jaso den kontzentrazioaren bitartez.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Krigekuntza hitza Daniel Gerhardus Krige zientzialariarengandik dator, alor honetan lehenengo ikerketak burutu baitzituen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Krigekuntza Aldatu lotura Wikidatan