Ladino
- Artikulu hau sefardien hizkuntzari buruzkoa da; erretorromanieraren Italiako dialektoetariko bat gaitzat duena beste hau da: ladino (erretorromaniera)
| Ladinoa ג׳ודיאו-איספאנייול Djudeo-espanyol, לאדינו Ladino |
||
|---|---|---|
| Non mintzatzen den: | Israel, Turkia, Brasil, Espainia, Frantzia, Grezia, AEB, Bosnia-Herzegovina, Bulgaria, Mexiko, Argentina, Curaçao | |
| Hiztunak: | 100.000 Israelen 8.000 Turkian 1.000 Grezian 300 AEBetan zenbatu gabeko komunitateak |
|
| Hizkuntza familia: | Indoeuropera Italikoa Erromantzea Mendebaldeko italiarra Galiar-iberiarra Espainiera Ladinoa |
|
| Estatus ofiziala | ||
| Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: | - | |
| Erakunde araugilea: | Autoridad Nasionala del Ladino | |
| Hizkuntza kodeak | ||
| ISO 639-1: | ez du | |
| ISO 639-2: | lad | |
| ISO 639-3: | lad
|
|
| Oharra: baliteke orri honek Unicode kodearekin emandako NAF fonetika ikurrak edukitzea. | ||
Ladinoa,[1] judu-espainiera[2] edo judu-gaztelania[3] (ladinoz, djudeo-espanyol edo ladino) erromantze hizkuntza da, gaztelania zahar, hebreera, turkiera eta grezieratik sortutakoa. Batez ere, XV. mendeko gaztelanian oinarritzen da.[4] Hiztunak judu sefardiak dira ia soilik, batez ere Israelen, Tesalonikan (Grezia), Istanbul eta Izmirren (Turkia) bizi direnak.
Eduki-taula |
Egoera[aldatu]
Ladinoaren hiztunak geroz eta gutxiago dira. Bigarren Mundu Gerraz geroztik, ladinoaren hiztun asko Israela joan ziren, eta hizkuntzaren transmisioa eten zuten.[4] UNESCOren Europako arriskupeko hizkuntzen liburu gorria argitalpenean, "arrisku larrian" dagoen hizkuntza gisa sailkatua dago.
Adibidea[aldatu]
Ladinoz
El djudeo-espanyol, djudio, djudezmo o ladino es la lingua favlada por los sefardim, djudios ekspulsados de la Espanya enel 1492. Es una lingua derivada del espanyol i favlada por 150.000 personas en komunitas en Israel, la Turkia, antika Yugoslavia, la Gresia, el Maruekos, Mayorka, las Amerikas, entre munchos otros.
Judu-espainiera, djudio, djudezmo edo ladinoa sefardiek, 1492an Espainiatik egotzitako juduek, mintzatzen duten hizkuntza da. Espainieratik eratorritako hizkuntza bat da, eta 150.000 lagunek hitz egiten dute Israelen, Turkian, Jugoslavia ohian, Grezian, Marokon, Mallorcan, Ameriketan eta beste hainbat lekutan kokaturiko komunitateetan.
Erreferentziak[aldatu]
- ↑ Hizkuntza hau ladino izenarekin ageri da Zehazki, Elhuyar gaztelania-euskara, Euskalterm eta Labayru hiztegietan.
- ↑ BAT eta Uztaro aldizkarietan judu-espainiera ageri da; Munduko Hizkuntzen Amaraunean, berriz, judeo-espainiera ageri da.
- ↑ Linguamón webgunean judu-gaztelania ageri da.
- ↑ a b Ladinoaren artikulua, Munduko Hizkuntzen Amaraunean.
Ikus, gainera[aldatu]
Kanpo loturak[aldatu]
| Hizkuntza honek bere Wikipedia du. Bisita ezazu. |
| Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |