Ladino (erretorromaniera)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ladinoa
'Ladin'
Non mintzatzen den: Italia 
Eskualdea: Veneto, Trentino-Adige Garaia
Hiztunak: 30.000 
Rankina: Ez 100 mintzatuenen artean
Hizkuntza familia: Indoeuroparra
 Italikoa
  Erromanikoa
   Mendebaldeko italikoa
    Mendebalekoa
     Erretorromaniera
      Ladinoa 
Estatus ofiziala
Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: -
Erakunde araugilea: -
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: -
ISO 639-2: roa
ISO 639-3: lld

 

Ladinoa[1] edo ladiniera[2] (ladinoz eta latinez ladin, italieraz ladino eta alemanieraz ladinisch) erretorromanieraren dialekto nagusietako bat da, erromantxearekin eta friulierarekin batera. Ladinoa 40.000 lagun inguruk mintzatzen dute Ladinia deritzon lurraldean, Italiako Dolomita mendietan; zehazki, Veneto eta Trentino-Adige Garaia eskualdeetan.

Hiztunen geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ladiniako udalerriak eta eskualdeak

Hiztunak Bellunoko probintzian (Veneto) eta Bolzano eta Trentoko probintzietan (Trentino-Adige Garaia) bizi dira, zehazki udalerri hauetan:

  • Belluno:
    • Livinallongo (it) / Fèdom (lld)
    • Cortina d'Ampezzo/Anpëz
  • Bolzano/Balsan:
    • Urtijëi
    • Santa Cristina Gherdëina
    • Sëlva
    • Badia
    • Corvara
    • La Val
    • San Martin de Tor
    • Mareo
  • Trento (Val de Fascia):
    • Canazei/Cianacei
    • Campitello di Fassa/Ciampedèl
    • Mazzin /Mazin
    • Pozza di Fassa/Poza
    • Vigo di Fassa/Vich
    • Soraga
    • Moena

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Elhuyar gaztelania-euskara eta Labayru hiztegietan, ladino izenarekin ageri da.
  2. Munduko Hizkuntzen Amaraunean ladinera izenarekin ageri den arren, akatsa dirudi, Ladinia toponimotik ladiniera baita emaitza.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ladino (erretorromaniera) Aldatu lotura Wikidatan
Wikipedia
Hizkuntza honek bere Wikipedia du.
Bisita ezazu.