Lankide:11barri/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Aduna Badiola Lekue[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aduna Badiola Lekue (Ondarroa, 1979) irakaslea eta ikerlaria da Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza eta Kirol fakultatean, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako sailean (Araba, Gasteiz). Txikitatik izan du harremana kirol munduarekin, batez ere, igeriketa izan da bere gaztaroa markatu duen kirola.

8 urte zituela hasi zen igeriketan eta 14 urterekin Euskadiko Igeriketa Federazioaren errendimendu altuko zentrotik deitu zioten eta bertan igaro zituen hurrengo sei urteak, lehenengo lau urteak Santurtzin eta beste biak Gasteizen. Urte horietan estatu mailako txapelketetan parte hartzeaz gain, nazioarteko txapelketetara ere heldu zen, Espainiako selekzioarekin. Intentsitatea nabarmen igo behar izan zuen zentro honetan, astelehenetik zapatu goizera arte izaten zituen entrenamenduak, gimnasioa eta igeriketa tartekatuz: egunean bi saio igerilekuan eta bat gimnasioan. Larunbat goizean azken entrenamendua egin ondoren, astelehen goizerarte libre.

Behin zentroan sartu ostean, urtero deitzen zioten Espainiako selekziorako, nahiz eta hemengo emaitzak ez izan hain onak, estatu mailako txapelketetan ondo ibiltzen zen, lehenengoen barruan. 17 urte zituela egin zuen markaz oroitzen da oraindik, ilusio gehien egin ziona eta gaur egun oraindik, egiten diona, hori baita: 800 metro askean eta 50 metroko igerilekuan 8 minutu eta 57 segundo egin zituen. Urte horretan nazio mailan denborarik onena izan zen, baita Badiolaren denbora onena.

Ondo etorri zitzaion Santurtziko zentrotik Gasteizekora pasatzea, bertan hasi baitzen Jarduera fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako, gaur egun gradua den, lizentziatura egiten, 1997. urtean. Lizentziaturako hirugarren mailan ez zuen igeriketako denboraldia hasi, 20 urterekin utzi egin zuen. Denborak hobetzea geroz eta gehiago kostatzen zitzaion eta esfortzu eta dedikazio handia eskatzen zion igeriketak, aldi berean, ikasketekin koordinatzeko zailtasunak izan zituen. Beraz, ikasketetan gustura zebilenez, momentua iruditu zitzaion bere igeriketako ibilbidea urte horretan amaitzeko.

Goi mailan egoteak asko eskatzen du eta %100eko motibazio eta indarrik ez baldin baduzu, oso zaila da”

Kirol gogortzat hartzen du Badiolak igeriketa. Orokorrean, banaka lehiatzen diren kirolak gogor bezala identifikatzen ditu. Garrantzi handia ematen dio, igerilarien kasuan, ondoan jendea izateari, elkarrekin barre eta negar egiteko, eta batez ere, elkar animatzeko. Bakarrik egiten diren kiroletan ordu asko pasatzen dira bakar-bakarrik eta emaitzen ardura bakoitzarena da, ez besterik. Beraz, bakarkako kiroletan ondoan jendea edukitzeko beharra azpimarratu du.