Wikipedia, Entziklopedia askea

Akuttu/Kilian Jornet

Kílian Jornet Burgada (2022)

Kílian Jornet Burgada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kílian Jornet Burgada (Sabadell, 1987ko urriaren 27a) mendi lasterketari eta eskialari kataluniarra da. Kirolaria izateaz gain, bere inkurtsioen eta bere sentimenduen buruzko hainbat film eta liburu argitaratu ditu.

Nor da Kílian Jornet?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eduard Jornet eta Núria Burgada-ren semea da. Bere aita mendiko gida eta basozaina da Cap de Rec aterpean, Ilerdoko Pirinioetan. Bere ama, mendi kiroletako irakaslea da eta Kataluniako Eskiko Teknifikazio Zentroaz arduratzen da. Gainera, Kílianek bi urte gazteagoa den arreba bat du, Naila Jornet. Hau estatu mailako eski taldeko kide da eta mendi lasterketetan ere parte hartzen du.

Kílian Jornet 1987an jaio zen Sabadell-en. Bere bizitzako lehen urteak Cap de Rec aterpean igaro zituen eta beraz, txikitatik bihurtu zen Kílianen bigarren etxea. Gaztetatik mendiak igo izan ditu Kílian. Hiru urterekin soilik igo zuen bere lehen "hiru mila", Tuc de Molières, Aran bailaran. Bost urterekin, Piriniotako Aneto gailurra igo zuen eta sei urterekin bere lehen "lau mila" lortu zuen Breithorn-era igotzen, Italia eta Suitzako Alpetan kokatua.

   Ba al dakizu   
2004.urtetik aurrera, "Errendimendu altuko kirolari" bezala izendatuta dagoela Kirol Kontseilu Gorenarengandik Mendi eta Eskalada arloan. 2013.urtean Kirol-Merezimenduaren Errege-Ordena lortu du.

Beste lorpen batzuen barnean, 2017. urtean, maiatzaren 21-22-an munduko mendirik altuena (Everest) iparraldeko aurpegitik igotzen du inolako laguntzarik gabe. Hala nola, sokarik gabe, oxigenorik gabe eta sherpen laguntzarik gabe. Behin hasita ez zen gelditu eta 26 ordutan egitea lortzen du. Maiatzaren 27-an, berriro saiatzen da Everest-era igotzen, jadanik egindako denbora hobetzeko asmoarekin. Aste berean, munduko mendirik altuena igotzen du eta bigarren aldi honetan,17 ordutan soilik egitea lortzen du.

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Nada es imposible
  • Summits of my life. Sueños y retos en la montaña
  • La frontera invisble
  • Correr o morir

Filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kílian Jornet Path to Everest
  • Langtang
  • Déjame Vivir
  • A fine Line

Kirol palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendiko Eskia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008 eta 2017 urte tartea, hamalau domina irabazi zituen Mendiko Eskiko Munduko txapelketan. 2009 eta 2018 urte tartean 8 domina irabazi zituen Mendiko Eskiko Europako txapelketan.

Mendiko Eski mundu txapelketa (2017)
Munduko Txapelketa
Urtea Lekua Domina Txapelketa
2008 Champéry (Suitza)
Erreleboak
2008 Champéry (Suitza)
Distantzia luzea
2010 Canillo (Andorra)
Bertikal
2010 Canillo (Andorra)
Banakako
2010 Canillo (Andorra)
Kombinazioa
2011 Claut (Italia)
Bertikal
2011 Claut (Italia)
Banakako
2011 Claut (Italia)
Kombinazioa
2013 Pelvoux (Frantzia)
Bertikal
2013 Pelvoux (Frantzia)
Banakako
2015 Verbier (Suitza)
Bertikal
2015 Verbier (Suitza)
Banakako
2017 Alpago-Piancavallo (Italia)
Banakako
2017 Alpago-Piancavallo (Italia)
Bertikal
Europako Txapelketa
Urtea Lekua Domina T xapelketa
2009 Alpago (Italia)
Bertikal
2009 Alpago (Italia)
Erreleboak
2012 Pelvoux (Frantzia)
Bertikal
2012 Pelvoux (Frantzia)
Kombinazioa
2012 Pelvoux (Frantzia)
Banakako
2016 Valais (Suitza)
Banakako
2018 Nicolosi (Italia)
Bertikal
2018 Nicolosi (Italia)
Banakako

Skyrunning[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010 eta 2018 urte tartean, 4 domina eskuratu zituen Munduko Skyrunning txapelketan. 2008 eta 2013 urte tartean beste 4 domina lortu zituen Europako Skyrunning txapelketan.

TransvulcaniaTazacorte Portua (2014)
Munduko Txapelketa
Urtea Lekua Domina Txapelketa
2010 Premana (Italia)
Maratoia
2014 Chamonix (Frantzia)
Maratoia
2014 Chamonix (Frantzia)
Kilometro bertikala
2018 Kinlochleven (Erresuma Batuak)
Maratoia
Europako Txapelketa
Urtea Lekua Domina Txapelketa
2008 Zegama (Espainia)
Abiadura
2013 Canazei (Italia)
Abiadura
2013 Canazei (Italia)
Kilometro bertikala
2013 Canazei (Italia)
Ultramaratoia

Beste batzuk

  • Skyrunning-eko munduko serieetako txapelduna 2007, 2008, 2009, 2012, 2013 eta 2014.urteetan
  • Ultra Running-eko munduko serieetako txapelduna 2012, 2013 eta 2014.urteetan
  • Kilometro bertikaleko munduko serieetako txapelduna 2014.urtean

Errekorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kaliforniako eta Nevadako Tahoe Rim Trailen errekorra, 2009an, 38 ordu eta 32 minutukoa. Lasterketak 265 kilometro ditu, eta 8.000 metro positiboko desnibela dauka.
  • Transpirinioetako errekorra 2010ean, Hondarribia eta Llansa artean. Lasterketak 700 kilometro ditu.
  • 2013ko abuztuan, Cervino mendiaren igoera eta jaitsiera, abiadura errekorra berdindu zuen Breuil-Cerviniatik Lion ertzetik, 2 ordu, 52 minutu eta 2 segundoz.
  • 2013ko uztailean, Chamonix-Mont Blanc igo eta jaitsi egin zuen, 4 ordu eta 57 minutuan.
  • Bob Graham Round-en errekorra 2018an: 106 km inguruko ibilbidea eta 8200 m-ko desnibel positiboa. Jornetek 12 ordu eta 52 minutuan osatu du ibilbidea, eta ordubetez jaitsi du Billy Blanden denbora.
  • Zegama-Aizkorri Maratoiko errekorra 2022an, 3 ordu 36 minutu eta 40 segundotan.
  • Everestaren igoera 17 ordutan.