Wikipedia, Entziklopedia askea

AlexLeire/Proba orria

Zenbaki erromatarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbaki erromatarrak erromatarrek sortutako zenbaki-sistema bat da eta zenbakien ordez hizki bitartez adierazten da.

Zenbaki-sistema erromatarra zazpi letra larriz osatuta dago, eta ondorengo hauek dira hizki horien balioak:

Taula: Zenbaki erromatarren balioak
Letra I V X L C D M
Balioa 1 5 10 50 100 500 1000
   Ba al dakizu   

Zenbaki sistema erromatarrean 0 zenbakia ez da existitzen.

Erromatarrek ez zuten 0 zenbakia ezagutzen, eta horregatik ez dago zenbaki hori adierazten duen hizkirik. Gainerako zenbakiak lortu ahal izateko zazpi hizki hauen konbinazio ezberdinak egiten zituzten, baina horretarako arau batzuk hartu behar dira kontuan.

Zenbaki erromatarrak ulertzeko arauak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kenketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"I" zifra "V" edo "X" zifren ezkerrean idazten bada, bi zifra horien balioari bat kendu behar zaio.

Adibideak: IV -> V(5) - I(1) = 4 IX -> X(10) - I(1) = 9

"X" zifra "L" edo "C" zifren ezkerrean idazten bada, bi zifra horien balioari hamar kendu behar zaio.

Adibideak: XL -> L(50) - X(10) = 40 XC -> C(100) - X(10) = 90

"C" zifra "D"edo "M" zifren ezkerrean idazten bada, bi zifra horien balioari ehun kendu behar zaio.

Adibideak: CD -> D(500) - C (100) = 400 CM -> M(1.000) - C(100) = 900

Bi zifren artean balio txikiagoa duen zifra bat badago haren balioa kendu behar zaio eskuinean duen zifrari.

Adibideak: XIX -> X(10) + {X(10) - I(1)} = 19 LIV -> L(50) + {V(5) - I(1)} = 54

Errepikapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

I, X, C eta M letrak gehienez hiru aldiz jarraian errepikatu daitezke. V, L eta D letrak ezin dira errepikatu.

Adibideak: VIII -> V(5) + I(1) + I(1) + I(1) = 8 LXX -> L(50) + X(10) + X(10) = 70 MCCCX -> M(1000) + C(100) + C(100) + C(100) + X(10)= 1310

Batuketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zifra erromatar baten eskuinean balio bera edo txikiagoa duen zifra bat idazten bada batuketa da.

Adibideak: VI -> V(5) + I(1) = 6 XXII -> X(10) + X(10) + II(2) = 22 LXXI = 51; CLXI = 161

Biderketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Letra edo letra multzoen gainean marra bat agertzen bada, mila aldiz biderkatu behar da letren balioa. 4.000 baino zenbaki handiagoak idazteko erabiltzen da.

Adibideak: V = 5.000 X = 10.000

Non aurki ditzakegu zenbaki erromatarrak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbaki erromatarrak gaur egun ere askotan erabiltzen dira; adibidez, mendeak idazteko, erloju analogikoetan, monumentuetan edo liburuen sarrerako orrialdeak zenbakitzeko.

Adibideak:

-Dinastietan (pilotariak, errege-erreginak, aita santuak…): Olaizola II.a, Luis XIV.ak, Benedikto XVI.a.

-Mendeak adieraztean: XXI. mendean gaude, Erdi Aroa V. eta XV. mendeen artean izan zen.

-Jaialdiak, biltzarrak, olinpiar jokoak, txapelketak, sariketak eta antzekoak: III. Jaialdia, XX. Olinpiar jokoak.

Zenbaki erromatarrak erloju analogikoan