Lankide:Amaiarobredo/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Brianeitor[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brianeitor
Datu pertsonalak
Izen osoa Brian
Jaio 2002
{{{jaiotza hiria}}} (Espainia)

Brian (Espainia, 2002) youtuber eta streamer espainiarra da, Brianeitor bezala ezaguna. 2022aren hasieran Twitch-en zuezeneko

emankizunak egiten hasi zan eta urte bereko apirilan TikToken hasi zan bideoak igotzen, Fall Guys jokora jolasten.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brianeitor jaio eta hilabete bat geroago bere ama hil zan, oso gogorra izan zan berarentzat, baina aitagaz, ama berriagaz eta bi anaiakaz bizi da.[2] Brianeitor-en TikTok-eko lehenengo bideoan 200.000 bisita eta 100.000 jarraitzaile berri lortu ebazan. Twitch-en hasi zan bere lagun Cristian-ek animatu eutsalako[1]. 2022ko urriaren 24an 210.896 jarraitzaile daukaz Twitch plataforman.[3] Gaixotasun bat dauka, gihar atrofia izenekoa. Brianeitor-ek zailtasunak daukaz arnasa hartzeko, horregaitik tubo bat dauka eztarrian, bere birikietara zuzenean joateko airea.

Gaixotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gihar atrofia muskuluaren tamaina murrizten dau, ondorioz indarra eta mugikortasuna galtzen dira. Hezur-muskuluetako nerbio-zeluletan eragiten du, paralisia sortuz. Paralisia partziala edo osoa izan daiteke. Gaixotasun honek ez dau minik egiten. Brianeitor-en kasuan, %87ko dependentzia dauka, hau da, ia beti norbaitegaz egon behar da, jateko edota beste gauza batzuetarako. Gihar atrofiak bizitza asko murrizten dau. Denbora pasatzen danean gero eta txarragoa da gaixotasuna. Zenbat eta denbora gehiago pasatzen danean gero eta gehiago deformatzen da gorputza. Gaixotasun honetako biktimak gurpildun aulkian dagoz, ezin diralako mugitu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b CLUB 113 | EPISODIO 23 con BRIANEITOR. (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  2. LA HISTORIA de BRIANEITOR2002 | La historia de un grande. (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  3. brianeitor2002 - Twitch. (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).