Lankide:Arrif.Gaztelu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Inperio Inka Amerikako beste zibilizazioen aldean ezberdinena da, gainera, indar handienekoa eta antolatuena ere izan zen. Hego Ameriketako ia mendebaldeko kosta guztia hartzen zuen eta bere hedadurak 4.800 km-ko luzeera eta 460 km-ko zabalera zeuzkan. Bere hiriburuak Cuzco izena hartzen zuen eta kitxua hizkeran “munduko zilborra” esan nahi zuen. Itzela handia zen eta espainiarren etorrerarako 100.000 biztanle zeuzkan.

Hauen arkitektura kolonaurreko arkitekturetako garrantzitsuena da Hego Amerikan. Artelanik handienak harrian zizelkatu zituzten Inkar eraikitzaile trebe eta jakintsuek eta betiko bizitari erreferentzia egiten zioten sorrerak ziren nagusi erregearen handitasuna adierazten zutenekin batera. Oraindik ere Cuzcok arkitektura horren adibide ugari dauzka, harresi eta harlan mordoa Espainoako egitura kolonialetara gehitu diren arren.

Bi helburu nagusi zituen: batetik euren kulturaren batasuna bilatzen zuten, horrek indarra dakarrelako eta bestetik, konkistara zuzendutako eraikuntza estrategikoak. Horregatik, galtzada apartak eraiki zituzten gerra garaietan hobeto mugitu ahal izateko, baita konkistatutako lurrak behar bezala zaintzeko gotorlekuak eta erregearen ahalmen izugarria goraipatzeko tenplu ikusgarriak.

Hau horrela, Inkar arkitektura ez zen denboran zehar asko aldatu eta horrek ez zion egiturari bakarrik eragin, dekorazioak ere bide bera jarraitu zuen eta. Estilo bateratua izan zuten, soila eta molde berberari jarraitzen ziona. Batez ere, ondo leundutako harria erabili zuten eta ez zuten ezerrekin estali, ezta pinturarekin ere. Hala ere, eraikinaren arabera mota ezberdinetakoak erabili zituzten, izan ere, garrantzitsuenetakoak hobeto landutakoak eta ederragoak baitziren. Horregatik, inkar estiloa definitzerakoan harrien lanketa da kontuan hartzen den ezaugarri garrantzitsuenetakoa, eta hiru dira nagusitzen direnak:

-Etxeetarako, eraikin ez oso garrantzitsuetarako eta ikusgai geratzen ez ziren hormetarako erabiltzen zen harri irregular estiloa, harriak bata bestearen gainean jarriz eta hutsuneak hartxintxarekin betez sortutakoa.

-Babeserako eta gotorlekuetarako erabiltzen zen estilo megalitikoa. -Banan banan landutako eta elkarri ederto egokitzen zitzaizkion itxura geometriko erregularreko harriez sortutakoa, tenplu, hiriguneko jauregi eta estatu eraikinetan erabiltzen zena.


Beraz, inkar inperioko arkitekturaren ezaugarri nagusiak hauek dira: Soiltasuna Inkar eraikuntzek ez dute apaingarri landuegirik. Eskultura, zizelkadura eta erliebeak ez ziren oso ugari eta era dekoratiboan erabili. Joera hau tenpluetan ere ikus daiteke eta baita agintaria beraren logelan ere. Dena dela, kronika espainiarrek Coricancha aipatzen dute dekorazioetan oparo zen adibide bezala, baina tenplu hau bakarra izango zela ematen du.

Trinkotasuna Harri erraldoiak euren pisua eta bata bestearekiko zuten kokalekua kontuan harturik sortutako erakinak. Horren adibide esanguratsu bezala Sacsayhuaman tenpluko arkitektura har daiteke.

Simetria Harresi eta eraikuntza guztiek osotasunarekin erlazioa mantentzen zuten. Harresiek forma trapezoidala zaukaten, hau da, zimenturik erabiltzen ez zutenez oinarrian goialdean baino zabalagoak ziren. Ateak ere trapezoidalak ziren eta ez zuten leihorik erabiltzen.

Monumentalitatea

Harriak handiak zirenez eraikinak handiak izan ohi ziren eta topografiari egokituta zeuden. Gainera, Inkek harriarekin edozer egiteko gai zirela erakutsi nahi zuten eta horregatik haien obra handienetakoa egin zuten: 12 angeludun harria.

Materialak

Erabiltzen zituzten materialak ez ziren Cuzco hirikoak soilik eta iturri etnohistorikoek diotenez jatorri guztiz atzerritarreko materialak erabili zituzten, besteak beste, harria eta adreilua.