Lankide:Borja, si

Wikipedia, Entziklopedia askea

MAKINA SINPLEAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Makina sinpleak, gizakia antzinatik erabiltzen zuen eta gizakiari lan fisikoa arindu eta errazten dion oinarri tresna batzuk dira.

HISTORIA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aizkoran, karraskagailuan, zulagailuan eta beste hainbat tresnetan oinarrituta zortu ziren lehenengo lanabesak, eta tresna horien hainbat adibide arukitu izan dira antzinako gizakia bizitako lekuetan: aiztoaren edo labanaren modura zorroztutako harriak; lurra zulatzeko edo harrotzeko aitzurrak; hainbat erabiletarako aizkorak; hezurrezko, ardakizko edo harrizko muturra duten ehizarako lantzak... Tresna horiek, eraldatuta, jakina, oraindik ere erabiltzen dira.



EZAUGARRIAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Makina sinple guztiek, oso oinarri sinplea dute, baina denborarekin, gizakiek, makina sinpleak eraldatu dituzte, baina, oraindik ere, oinarri sinplea dute. Makina horiek gizakiei lana erraztu egiten diete, makina erabiliz lan fisikoa arindu egiten delako. Baina pertsona batzuk, makina sinple horiek, beste makina berri batzuez aldatzen joan dira, baina oraindik, pertsona askok erabiltzen dute oso sinpleak direlako.



ERABILERA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Makina sinpleek gizakiaren parte-hartze zuzena behar dute funtzionatzeko eta gauzak mugitzeko, igotzeko, jaisteko, banatzeko, elkartzeko eta beste hainbat gauzetarako balio dute.



ADIBIDEAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauexek dira makina sinple ezagunenak: palanka, txirrika, gurpila, arranpa, tornua eta ziria.

Palanka: Palanka barra zurrun bat da. Funtzionatzeko mugitu nahi den gorputzaren azpian eta euste-puntua deitzen zaionaren azpian sostengatuz erabiltzen da, libre geratzen den aldean indarra (potentzia) egiten da eta altxa nahi dugun gorputzaren erresistentzia gainditzen dugu.

Txirrika: Buelta osoan kanala kanala duem gurpila da txirrika. Pisuak modu erosoan altxatzen laguntzen du txirrikak.

Gurpila: Ardatz baten inguruan biratzen duen pieza zirkularra da gurpila. Gorputz astunak errazago garraitzen laguntzen du edo motor baten bidez gorputz astunak garraiatzen ditu.

Plano inklinatua edo arranpa: Maila ezberdinetan aurkitzen diren bi punturen artean kokatutako planoari deitzen zaio plano inklinatua edo arranpa. Gorputz astunak altxatzeko edo mantso jaisteko erabiltzen da makina hori.

Tornua: Ardatz baten inguruan biratzen duen zilindroz osatutako makina da tornua. Pisuak behetik tornua dagoen mailaraino altxatzeko erabiltzen da makina hori.

Ziria: Gai solidoan sartuz irekidura bat egiteko gai den material gogorrezko pieza mutur zorrotza da ziria. Harriak edo zurak pilatzeko erabiltzen da ziria.