Lankide:Cars

Wikipedia, Entziklopedia askea


Cars[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cars 2006an estreinatu zen animaziozko luzemetraia da. Pixar Animation Studios-ek ekoiztu zuen eta Walt Animazio Etxeak banatu zuen. Pelikulak izan zuen harrera ikusita, hurrengo urteetan Cars 2 eta Cars 3 pelikulak ekoiztu ziren. John Lasseter-ek zuzendu zuen filma, animazio munduan ezaguna den zuzendaria Toy Story eta Bichos produkzioei esker. Pelikula automobilez beteriko mundu batean kokatzen da, Amerikako Estatu Batuetako ekialdeko errepideak zeharkatzen duena. Gaztelerazko bertsioan motorraren munduko pertsona famatuek bikoiztu zuten, Fernando Alonso eta Antonio Lobato bezala.


Oscar sarietan bi izendapen jaso zituen: Animaziozko luzemetraia onena eta abesti originala. BAFTA sarietan Animaziozko luzemetraia onenaren kategorian ere izendapena lortu zuen.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rayo McQueen, lasterketa kotxe hasiberri eta sutsua Radiator Springs izeneko herri huts batean galtzen da, 66. errepidean, Californian ospatzen den Piston Kopara bidean doala bi beteranoen aurka lehiatzeko. Herri horretan ezagutzen dituen lagunei esker (Sally, Doc Hudson eta Mater, besteak beste) McQueen konturatuko da garaipenak eta ospeaz haratago badaudela gauza garrantzitsuagoak [1].

Ekoizpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pixar Animation Studios-ek ekoiztutako film hau ordenagailu bidezko grafikoekin egindakoa da. Kotxeen eta lokalizazioen erreferentziak hartu eta gero, artista grafikoek 3 dimentsioko ereduak egin zituzten, animazio bidezko film gehienetan bezala. Pixar-en nahia, Scott Clark animazioa begiralearen esanetan, “edozer gauzak arima izatea” da. Hasierako 3D ereduak ez ziren taldearen gogokoak izan, hauen marrazki bizidunen antza zela eta. Besorik ezta gorputzik ere zuten pertsonaia batzuei nola erantsi keinuak eta emozioak izan zen errodaiaren gakoetako bat; erantzuna aurpegien inguruan kokatzen da, automobilen aurpegiek pisu handia baitaukate filman [2].

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonaia nagusiak hurrengoak dira:

  • Rayo McQueen: Kolore gorriko lasterketa kotxea. Bere helburua Piston Kopa irabaztea da. Radiator Springs izeneko herri txiki batean galtzen da eta hor bere izaera aldatuko duten beste kotxe batzuk ezagutuko ditu.
  • Sally: Radiator Springs-eko fiskala da. Nahi izan gabe heldu zen herrira, baina denborak aurrera egin ahala herriaz maitemindu da.
  • Mate: Garabi-auto herdoildua. Hasieran Rayo McQueen zaintzeaz arduratuko da, baina geroago bere lagun-mina bihurtuko da. Traktoreak molestatzea gustoko du.
  • Doc Hudson: Piston Kopa hiru bider irabazi duen auto mitikoa. Matxurek bere ibilbide profesionala eten zuten. Orain, Radiator Springs-en, Rayo McQueen-en mentorea izango da, Piston Kopa irabazteaz haratago badaudela beste gauza garrantzitsuagoak irakatsiz.

Erantzuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estreinaldiko lehengo astean, 60 milioi dolar eskuratu zituen Amerikako Estatu Batuetako 3985 zinemetan [3]. Hori dela eta, zinema jaialdietan hainbat sari eta izendapen jaso zituen. Oscar sarietan bi izendapen jaso zituen: Animaziozko luzemetraia onena eta abesti originala. BAFTA sarietan Animaziozko luzemetraia onenaren kategorian ere izendapena lortu zuen. Urrezko Globo Sarietan Animaziozko luzemetraia onenaren saria eskuratu zuen. Horretaz gain [4]:

  • 2008an Annie Sarietan: Pelikula onena eta musika onena. 9 izendapen.
  • 2006an National Board of Review (NBR): Animaziozko luzemetraia onenaren saria.
  • 2006an Critics' Choice Awards: Animaziozko luzemetraia onenaren saria. 2 izendapen.
  • 2006an Produktoreen Sindikatua: Animaziozko Pelikula Onena.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pixar Animation Studios

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pixar-en ingelesezko web orria

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Cars, sinopsis de la película» LaHiguera.net (Noiz kontsultatua: 2019-03-05).
  2. Disney•Pixar. (2016-10-19). Animation and Acting | Cars | Disney•Pixar. (Noiz kontsultatua: 2019-03-05).
  3. «Weekend Box Office Results for June 9-11, 2006 - Box Office Mojo» www.boxofficemojo.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-05).
  4. (Gaztelaniaz) Cars (2006). (Noiz kontsultatua: 2019-03-05).