Wikipedia, Entziklopedia askea

Eibarbhi03/Proba orria

Eduki-taula

Tarim-eko arro sedimentarioa. 100km-ko luzera duen arro sedimentarioa da.

Arro sedimentarioak sedimantazioa gertatzen den lurrazaleko zonaldeak dira. Hauek, erliebe baxuko guneak dira eta plaken tektonikarekin zerikusia daukate. Lurrazala honen gainean hondoratzen da eta horrela sedimentu berriak sortu daitezke.

Arro sedimentarioak tamaina ezberdinak izan ahal dituzte eta lurrazaleko hondoa etengabe hondoratzen ari denez, sedimentu geruza asko pilatzeko aukera ematen du. Arro izaera dutenez, sedimentazioa da horietan gertatzen den prozesu nagusia.

Arro motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lau arro mota bereiz daitezke:

  1. Lurrazal egonkorreko arroak: Arro mota hau ez da dinamikoa eta hondoa motelki hondoratzen da.
  2. Muga dibergenteetako arroak: Hauek luzatu egiten dira plakak banatzen diren guneetan.
  3. Muga konbergenteetako arroak: Hauek konprimitu egiten dira plakak elkartzen diren guneetan.
  4. Urratze-arroak: Arro hauek bi plaka elkar urratzen ari diren ertzetan sortzen dira.
Iberiar penintsulako zenbait arro sedimentario (hori kolorearekin).