Lankide:Endika Huici/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Urpeko hockey

Urpeko hockeya, 1954ko azaroaren 18an sortu zen eta hockeyaren modalitate ezberdin bat da, bi taldek parte hartzen dutena. Talde bakoitza hamar jokalariz osatua dago, seik aktiboki parte hartzen dute eta beste lauk ordezko eserlekuan izango dira. Norgehiagoka, igerileku sakon batean gauzatzen da y helburua, aurkariaren atean gol bat gehiagoa sartzea izango da 1.2 kg-ko disko batekin. Jokalariak, makil batekin, betaurreko, arnas hodi, babes eskularruak eta hegalez hornituak egongo dira. Bere batzarrik nagusiena Confederación Mundial de Actividades Subacuáticas (CMAS) da eta Espainian Federación Española de Actividades Subacuáticas (FEDAS)[1]

HISTORIA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urpeko hockeyak kostaldeko Portsmouth herrian du jatorria, baina 60. hamarkadatik aurrera, kirol modalitate honek beste kontinenteetara egin zuen salto, Estatu Batuetara adibidez. Honela, txapelketa ofizialetan zabaltzen joan zen, Hego Afrika izan zen lehen herrialdea nazioarteko txapelketak antolatu zituenak eta ondoren Australia.

Urteak pasa ahala, 1979. urtean lehen Euruopako txapelketa jokatu zen Charle Roin, Belgikan. Gaur egun, urpeko-hockeya hogeita zazpi herrialdeetan jokatzen da eta Australian, Hego Afrikan, Frantzian, Estatu Batuetan eta Ingalaterran lehiaketa duen kirola da, urtero nazio mailan txapelketak jokatzen dira eta bi urtetik behin mundukoa. Munduko lehen txapelketa 1980an jokatu zen Kanadan.

Espainian berriz, kirol hau kudeatu eta sustatzen duen erakundea FEDAS da. Zenbait hiritan praktikatzen da kirol hau, Gasteizen, Tarragonan, Sevilla, Madrilen, Bartzelonan eta abar. Selekzio nazionala ere badu, 23 eta 19 urtez azpiko gizonezko eta emakumeen taldeekin.

JOKO ARAUAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirol honetan bi talde lehiatzen dira hamar jokalariz osatuak, sei jokalari uretan eta beste lau ordezkoen eserlekuan. Jokalari bakoitzak hegalak, betaurrekoak, babes eskularruak, makila eta arnasa hartzeko hodia du eta 1,2kg diskoa urpetik arerioaren aterantz garraiatzen saiatuko dira bertan gola sartzeko makilaren bitartez. Diskoa, urdin edo gorri kolorekoak dira derrigorrez.

Hasiera batean, Octopush moduan izendatu zuten modalitatea, 1984. urtera arte zortzi (octo) jokalarik bultzatzen baitzuten diskoa. Jakina denez, jokalariak jokoan zehar denbora askoan igarotzen du ur azpian, apnean. Horregatik, kirol hau praktikatzen hastean ur azpian mantentzea zaila izan baliteke ere, praktikarekin batera apnea handiagoa lortzeko gaitasuna eskuratzen da.[2]

Urpeko-hockeya, gutxieneko bi eta gehienezko lau metroko sakontasuneko igerileku baten hondoan apnean  jokatzen den talde kirol bat da, eta bere ezaugarrietako bat, joku azkarra eta oso dinamikoa dela da, hortaz, kirol praktikak esfortzu fisiko handia eskatzen du bi gaitasunetatik, aerobiko eta anaerobikoa. Abiadura, aurre hartze gaitasuna eta koordinazioa gainjartzen dira beste gaitasun fisikoetatik, arerioaren gainetik geratu ahal izateko. Honetaz gain, beste kirol batzuetan gertatzen ez den bezala, zailtasun berezi bat dauka, kontzentrazioa ez delako urpeko jokoan soilik mantentzen, urpeko mugak, jokalariak gainazalera itzultzera eragingo baitu arnasa hartu, errekuperatu eta ondoren joko eremura itzultzeko berriro.

Taldeko jokalari guztiek bainujantzi berdina eraman beharko dute, diseinu eta kolore berdinekoa. Honetaz gain, kolore berdineko txapel eta makilak eraman beharko dituzte, beltza ala txuria, bi taldeetako jokalariak ezberdintzeko eta sorbaldan edo besoaren gainaldean bakoitzaren zenbakia markatzen dela.

Partida 15 minutuko bi zatitan banatzen da, tartean 3 minutuko atsedenarekin eta zati bakoitzean zelai zati batean jokatzen da. Jokoa, hiru epaileek zuzentzen dute, bi urpekoak eta bat kanpoan, epaile nagusia. Partidu hasieran, atsedenaren ondoren, gol bat sartu edo penalti jaurtiketa bat eta gero, urpean ondoko lerroan kokaturik izan beharko dute gutxienez esku bat. Jokoa aurrera doan den heinean, partzehartzaile guztiak igerilekuaren albo batetik eserita sartu beharko dira.[3]

Kapitain edo entrenatzaileak etenaldi bana eska dezakete partiduko zati bakoitzean epaile nagusiari “O” bat irudikatuz eskuak buru gainean dituela, eta honek, onartzen duela adieraziko du keinu berarekin, denbora geldituz. Luzapen denboran aldiz, ezingo da etenaldirik eskatu.

Jokalariak gainazalean igerian dabiltzanean, edozein estilotan egin dezakete, beste jokalari bat kolpe bat jasotzeko arriskuan ez badago. Partiduan zehar, ordezkoak euren zona barruan egon beharko dute une oro eta ezin izango dute aldaketa egin, kanpora aterako den jokalaria guztiz kanpoan egon arte, hegalak eta guzti. Berdinketa egonez gero, hamar minutuko luzapen bat egongo da beste 3 hiru munutuko atseden batekin eta berdinketan segiz gero, hurrengo gola sartzen duenak irabaziko du, beste era batera esanda, urrezko gola.

Jokalariek, diskoa makilarekin soilik bultza dezakete, eskuekin ukitu gabe eta gorputzeko edozein atalekin diskoa lurretik altxa, oztopatu edo ezkutatu gabe. Ezingo dute zutik jarri joko eremuan, sei jokalari baino gehiago eduki jokoa martxan denean edo jarrera etikoaren aurkako akzioak ematen direnean, adibidez, epailearen arauak ez onartu, jarrera desegokia, ahozko eraso zein fisikoa eta abar.

Epaileek arau haustearen araberako zigorra ipini diezake jokalariei. Kasu hauetan, epaile nagusiak jokoa ulertu eta urpeko epaileekin eztabaidatu beharko du zein izango den emango duten zigor egokia. Zigorra, ohartarazpen sinple bat izan daiteke falta arina edo istripu moduan hartzen bada, denbora bateko kanporaketa (2 eta 5 minutu tartekoa) falta larria edo taldeko falta arin asko gehitzen direnean eta kanporaketa zuzena falta oso larria bada. CMASren araudi ofizialaren arabera, honela baloratzen ditu faltak:[4]

  • ARINAK
    • Makilarekin egindako falta gehienak
    • Irteera desegokiak
    • Intentziorik gabeko kontaktuzko faltak
  • LARRIAK
    • Eutsi, mantendu, bultza
    • Ahozko irainak, hizkera desegokia
    • Falta arin asko jarraian gehitzean
    • Nahita egindako falta okerra
  • OSO LARRIAK
    • Kolpeak, borrokak
    • Falta larri asko jarraian gehitzean

BEHARREZKO MATERIALA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegalak: Potentzia gehiago edukitzeko urpeko mugimenduetan. Ezingo da beira-zuntzekin osatua egon, aurkariari minik ez emateko, jokalarien segurtasunerako. Hortaz, gomazkoak edota material malgu sintetikoz fabrikatuak izango dira. Luzeeraz ezingo dira handiak izan eta motzak izanez gero, eraginkortasuna galduko lukete.

Urpekaritzako betaurrekoak: segurtasun beira bat du, normalean lente bikoitzekoa edo beste material bat non kolpe baten aurrean zati txikietan ez den hausten. Igerilarien betaurreko arruntak ez dute balioko.

Arnas hodia: Urpekaritzan erabiltzen den antzeko hodia da, luzera txikiagoarekin arnasketa errazteko.

Txapela: Waterpolo moduko kirolean erabiltzen den txapela antzekoa erabiltzen da, bi aldeetan belarrientzako babesekin eta azpian itxitura batekin.

Makila: 30 cm luzerako makil txiki bat, 2 edo 3 cm-ko zabaleraz eta forma kurbatuarekin diskoa bultzatzeko.

Eskularrua: Makila erabiltzen den eskuan jartzen da babes eskularrua, neopreno fineko edo beste material batez osatua makila ondo eutsi ahal izateko.

ERREFERENTZIAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Kft, proaction. «World Underwater Federation - Quality in diving» www.cmas.org (Noiz kontsultatua: 2021-04-08).
  2. (Ingelesez) «About UWH/Octopush | The British Octopush Association» www.gbuwh.co.uk (Noiz kontsultatua: 2021-04-08).
  3. (Gaztelaniaz) «FEDAS | Federación Española de Actividades Subacuáticas» FEDAS (Noiz kontsultatua: 2021-04-08).
  4. «Federación Española De Actividades Subacuáticas - Hockey Subacuático» web.archive.org 2008-09-25 (Noiz kontsultatua: 2021-04-08).