Lankide:Erika.aizpurua1/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea


BIDERKETAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Matematikan biderketa eragiketa (gehiketa, kenketa, zatiketa) oinarrizkoenetako bat da .

Nola kalkulatu dezakegu? Emaitza kalkulatzeko zenbaki bat beste zenbaki batek adierazitako adina aldiz bere buruarekin batzean datza.

Adibidez

Biderketak egiteko erabiltzen ditugun zenbakiak ``biderkagaiak´´ edo ``faktoreak´´dira, eta emaitzari ``biderkadura´´ deritzo.


   Ba al dakizu   

Biderketak puntu batez edo gurutze batez adierazi daitezkeela: 4x1=4 edo 4·1=4

BIDERKETA TAULA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biderketak ikasterako orduan, zenbait trikimailu jakiteak laguntzen du. Adibidez:

  • 0ko taula: Zenbaki guztiak 0zenbakiaz biderkatuz, emaitza 0 da.
  • 1eko taula: Zenbaki guztiak 1 zenbakiaz biderkatuz, emaitza zenbaki berdina da.
  • 2ko taula: Zenbaki guztiak 2 zenbakiaz biderkatuz, zenbakiaren bikoitza izango da.
  • 5eko taula: 5 zenbakiaz biderkatutako zenbakiak 0 edo 5 zenbakiz bukatzen dira. Kalkulua errazteko bosnaka gehitzen dira
  • 10eko taula: Biderkatutako zenbakiari 0 bat gehitzen zaio.

Taula hau oinarrizko biderketa hauek ikasteko erabiltzen da:

Nola irakurtzen da? Lehenengo zutabeko zenbakia, lehenengo lerroko zenbakiarekin biderkatuz lortuko dugu zenbakia jakitea.

Adibidez:

Lehenengo zutabeko 4 zenbakia , lehenengo lerroko 6 zenbakiarekin biderkatuz, hau da , 24.

9ko zutabea bilatu eta 2ko lerroarekin biderkatu, beraz , 18 da zenbakia.

x 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10
0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0
1 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10
2 0 2 4 6 8 10 12 14 16 18 20
3 0 3 6 9 12 15 18 21 24 27 30
4 0 4 8 12 16 20 24 28 32 36 40
5 0 5 10 15 20 25 30 35 40 45 50
6 0 6 12 18 24 30 36 42 48 54 60
7 0 7 14 21 28 35 42 49 56 63 70
8 0 8 16 24 32 40 48 56 64 72 80
9 0 9 18 27 36 45 54 63 72 81 90
10 0 10 20 30 40 50 60 70 80 90 100

BIDERKETA METODOAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]


ESKUAK ERABILIZ[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biderketak eskuak erabiliz ere egin daitezke. 6tik 9ra bitarteko biderketak egiteko eskuen metodoa erabili dezakegu.

Adibidez

8 × 7egin nahi badugu, ezkerreko eskuan 8 kontatuko dugu, eta konturatuko gara eskuak 5 hatz dituenez,

bigarren bueltan 3 hatz aterako ditugula (5 + 3 = 8 delako).


Eskubiko hatzarekin berdina egingo dugu, kontatzen hasiko gara, eta 7 zenbakia denez, bigarren bueltan eskuan 2 hatz aterako dira.

Jarraian, ateratako hatz kopuruak batu ( 3+2=5)eta biderkatuko dira (2 x 3=6).

Eta bukatzeko, bi emaitzak batera jarriz lortzen da biderkadura (8 × 7 = 56).



METODO TRADIZIONALA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(1)

1 0 3

x 4

_____

4 1 2


Nola egin biderketa hau?Hona hemen pausuz pausu biderketa honen azalpena:

1. Zenbakien zifrak biderkatzen ditugu, batekotik hasi eta azkenengo zifrara.

2. 4x3=12 da. 2 zenbakia 4 aren azpian idatzi eta hamarrekoa beste zenbakira eramango dugu. Kasu honetan 4x0=0 denez aurrekoaren hamarrekoa hartzen du (4x0)+1=0+1=1.

3. Bukatzeko, hurrengo biderkagaiarekin biderkatu , hau da, 4x1=4