Edukira joan

Lankide:Eurkia/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zatiketa, Matematikako oinarrizko eragiketa bat da. Osoa edo guztia banatzeko oinarrizko eragiketa da. Honako propietateak ditu:

- Zatiketaren bidez, osoa edo guztia zati berdinetan banatzen da.

- Zatiketa, biderketaren aurkako eragiketa da. Zatiketa ondo egina dago, zatiketaren emaitza eta zatitzailea biderkatuta, zatikizuna ematen duenean



Egunero sortzen diren egoerei zatiketaren bitartez ematen diogu irtenbidea.

- Guztia edo osoa hainbaten artean banatu behar denean eta bakoitzari kopuru berdina eman behar zaionean. Adibidez: Berrogei gerezi daude eta bosten artean banatu nahi denean zatiketa egiten da

Bakoitzari zortzi gerezi dagozkio.

- Guztiari edo osoari aldiro zati bat kentzean, guztia edo osoa noiz bukatuko den jakin nahi denean. Adibidez: Amak hamalau sagar erosi ditu eta egunero bi jaten badira, sagarrak zenbat egunetara bukatuko diren jakin nahi denean zatiketa egiten da

Zazpi egunez bi sagar jateko moduan dira.