Lankide:Gua gua 2022/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Deskribapen orokorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dodoa hegan egiten ez zuen desagertutako hegazti espezie bat da. Bere izen zientifikoa Raphus Cucullatus da. Ikerlariek hegazti baldarra Hegazti baldar eta potolo gisa deskribatu zen, hegoak alboetan txikiegiak edo ahulegiak zituena lurretik altxatzeko. Arkeologoen ustez, hegaztiak metro bat luze neurtzera iristen zen eta 10.6kg eta 17kg artean pisatzen zuen heldua zenean.

   Ba al dakizu   

Ba al dakizu hegazti guztiek ezin dutela egin?

Dodoaren kasuan, lurreko bizimodura egokitzeko, eboluzioaren eraginez, hegan egiteari utzi zion. Horrez gain, hegan egiten ez duten hainbat hegazti gehiago topa ditzakegu, hala nola, pinguinoa, oiloa, ostruka...

Dodo

Luma grisak zituzten gorputzean, isatsa luma zuriekin, hanka motz eta lodiak, atzapar beltzak zituzten lau hatzetako hanketan amaitzen zirenak. Beharbada ezagunagoak dira gantxo formako moko handiengatik, kolore hori-zurikoak edo berdekoak.

Izenaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europan hegaztiari buruz izan ziren lehen berriak 1574koak dirudite; urte batzuk geroago, 1581ean, konkistatzaile espainiar batek ale bat eraman zuen Europara. Dirudienez, portugaldar aurkitzaileengandik datorkio izena, dodo (ergeldua, portugesezko hizkera arruntean) deitu baitzioten, bere baldarkeriagatik eta harrapatzeko erraztasunagatik.

Bizi zen uhartean harrapari handirik ez zegoen, ezta, jakina, gizakiaren presentziarik ere, eta, beraz, ez zuen iheserako inolako egokitzapenik behar, ez zuen eboluzioaren eraginez aldaketarik jasan, ez baitzuen zuelako egokitzeko beharrik.

Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Maurizio uharteen kokapena

Espeziea desagertu aurretik aurkitutako aleak San Maurizio uharteetan aurkitu ziren, Indiako Ozeanoaren hego-mendebaldean, Madagaskarreko ekialdeko kostaldetik 900 kilometrora.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egia esanda, ez dakigu ondo zertaz elikatzen ziren eta dena espekulazioak direla diote ikertzaileek, ez baitago benetako daturik. Baina marinel batzuen arabera, urez betetako lekuetan ikusi zituzten arrainak harrapatzen. Zientzialari batzuen arabera, hegazti horrek fruituak jaten zituen, hala nola kokoak eta uharteko beste fruitu tipiko batzuk.

Zer ikasi dugu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasitakoaren laburpena.