Lankide:Haritz ML

Wikipedia, Entziklopedia askea

Pottoko pertsonaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pottoko Pello Añorga idazle oiartzuarraren eta Jokin Mitxelena ilustratzailearen Pottoko (1984), Pottokoren usainak (1985), Pottokoren izeba Juanita (1986), Pottoko tripontzia (1999), Pottokoren otsoa (2000) eta Pottoko hipermerkatuan (2010) ipuinetako protagonista da.

Pottoko baserrian bizi den mutiko gazte bat da. Amarekin, aitarekin eta bere animaliekin bizi da bertan; oiloekin, zerriekin, ardiekin, ahuntzekin eta behiekin. Bereziki behiekin. Zeren Xordo, Xurdo, Arrio, Errape eta Beltxa behiak baitira Pottokorekin ordu gehien pasatzen duten lagunak.

Pottoko bizkorra eta eskuzabala da eta hori agerikoa da ipuin guztietan, eta horregatik, ezagutzen duten guztiek maite dute, nahiz eta behi usaina eduki! Pottoko haur bihurria baita, mugitua, xaloa, jakin-minez betea eta batez ere, maleziarik gabea.[1]

Pottokok gose ase ezina izaten du eta sekulako otorduak egiten ditu, ondorioz, pottoko mutiko tripontzia da. Pottokoren izeba Juanita (1986) ipuinean idatzita dagoenez, Pottokok 218 kilo pisatzen ditu.

“Pottokok badu letxuga baino freskoagoa den izeba Juanita bat. Izeba Juanita kalean bizi da eta autosuperrean joaten da Pottokoren baserrira. Autosuperrean kabituko bada, Pottokok bere 218 kiloak jaitsi beharko ditu.”[2]

“Pottokoren estomago zuloa, izan ere, leporaino bete behar da, bestela ez baitaki trankil egoten.”[3]

Pottokoren ipuinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pottoko (1984)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pottoko potokoa da, eta oso gustura bizi da baserrian bere behi txuri-beltzekin. Hasieran, herritarrek iseka egiten zioten Pottokori kalera jaisten zenean, baina orain txalo egiten diote denek. Izan ere, pertsona maitagarria da Pottoko, bere behi eta traktorearekin beti prest dago jendeari laguntzeko. Eta irakurleak ere prest egon behar du liburu hau irakurtzean nahiko barre egiteko.

Pottokoren usainak (1985)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pottoko potokoa da, eta baserrian bizi da mendi artean. Baina haur guztiak bezala, Pottokok eskolara joan beharko du kontatzen ikastera, eta berak ez du nahi, eskolako maixtrak belauniko jartzera behartu eta ostikoz jotzen duelako. Baina Pottokok bere lagunen eta baserriko animalien laguntza izango du.

Pottokoren izeba Juanita (1986)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pottoko tripontzia (1999)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pottoko potokoa da, eta oso gustura bizi da baserrian. Pottokori asko gustatzen zaio jatea, baina oraingoan flakatu egin behar duela esan diote eta Pottokok ez du nahi; berak behiak bezala izan nahi luke, behiei inork ez baitie esaten flakatzeko, alderantziz baizik. Baina azkenean Pottoko errejimena egiten hasiko da, eta baita ejerzizioa eta kirola egiten ere.

Pottokoren otsoa (2000)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pottoko potokoa da, eta oso gustura bizi da bere baserrian. Baina oraingo honetan Pottoko estu eta larri ibiliko da. Estu eta larri, inguruan otso bat agertu delako eta ardiak akabatzen hasi delako. Behin, ardiek ihes egin zuten baserritik, eta Pottoko haien atzetik joan zen. Eta mendian norekin topo egingo eta... otsoarekin, noski!

Pottoko hipermerkatuan (2010)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abentura izugarria bizi du Pottokok bere baserritik gertu ireki berri den Hipermekatu Elefantean, edota Elegantea ote da? Leku erraldoi horretan murgiltzen da Pottoko gustura; alde atetik bestera, gauza guztiak ikusten. Dena probatzen jardungo du komentario harrigarriak sortuz hemen eta hor ikusten dituen nobedadeak direla eta.. Arrisku txiki batean ere sartzen da halako batean, baina berehala aurkituko ditu gurasoak bere estutasuna gainditzeko.

Umorezko kontakizunak diren hauetan, hitz jolasak eta keinu dibertigarriak tartekatzen dituzte idazleak, nahiz ilustratzaileak Pottokoren saileko abenturak ekartzen dizkigutenean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Berria.eus | Inprimatzeko bertsioa» paperekoa.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-13).
  2. «ARGIA.» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-03-13).
  3. Pottoko. 2017-11-21 (Noiz kontsultatua: 2018-03-13).