Lankide:Koldo barandiaran/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea


Arrabio arrunt (Anfibioa)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrabio arrunta anfibio, bat da.

Helduak lehorrean bizi dira, baina ingurune heze eta freskoak behar dituzte; ondorioz, baso hostogalkorretan bizi dira batik bat. Arrabioa, animalia ornoduna da, hau da, bizkarezurra dauka





NOLAKOA DA?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrabioaren ezaugarri deskribatzailerik adierazgarriena bere janzkera eder deigarria da
ARRABIO ARRUNTA. Arrabioaren ezaugarri deskribatzailerik adierazgarriena bere janzkera eder deigarria da.

15-16 zentimetro-ko luzera du, lau hanka motz eta buztan luzea. Gorputz beltza dauka, puntu hori disdiratsuekin. Bizkar aldean, bi lerro paralelo sortzen zaizkio lepo aldetik hasita isatseraino. Isatsa laburragoa izaten du gorputza baino.

Arrabioaren ezaugarri deskribatzailerik eta adierazgarriena bere janzkera eder deigarria da. Arrabioaren larruazal hezea luzetarako arrasto hori eta beltz distiratsuz apaindua ageri bait zaigu, honi esker animalia mendi ibilia den edonorentzat ikaragarri ezaguna gertatzen delarik.

NON BIZI DIRA?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako anfibiorik lehortarrenetarikoa bada ere, arrabioak ingurune heze eta freskoak behar ditu bizi ahal izateko eta, ondorioz, Euskal Herria batik bat baso hostogalkorretan (udazkenean hostoak galtzen dituzten zuhaitzak) aurkitzen da; bere habitat nagusiak pagadia, hariztia eta oihan misto hezea dira. Altitudeari dagokionean, berriz, Euskal Herrian itsas mailatik hasi eta 1600 metroko altitudetaraino ikusi da, baina Pirinioetan 1800-1900 metroraino ere hel daiteke. Edonola ere, gehienak eskualde eurosiberiarreko menditan daude.

   Ba al dakizu   

·Askok haragijaleak direla, nahiz eta larba belarjaleak dituzten eta algak janda elikatzen diren

· Arrabioak ingurune heze eta freskoak behar dituztela bizi ahal izateko.

BIZIMODUA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrabioa bereziki espezie lehortarra dugu, eta larbak errutera baino ez da uretara hurbiltzen. Bizimodu ilunabartar eta gautarra duen arren, eguraldia euritsua denetan egunez ere ikus daiteke bere dietaren osagai diren intsektu, araknido, miriapodo, bare eta zizareen bila ari dela. Oro har bakarzalea den arren, batzuetan talde handiak ere ikusi izan dira, baina gertaera horren arrazoia zein den ez dakigu oraindik.

UGALKETA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ugalketa garaian, leku leor bat bilatzen dute, non bertan barne ugalketa garatzen dute. Gainera, beste anfibio batzuk ez bezala, arrautzak amaren barnean gordetzen dituzte jaiotze eguneraino.

10-40 arrabio txiki jaiotzen dira aldi bakoitzean. Hasieran larba txiki batzuk dira, uretan bizi direnak eta uretako animali txikitxoen bidez elikatzen dira. Metamorfosiaren bitartez helduen itxura lortzen dute eta betirako ateratzen dira uretatik.

BITXIKERIAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fitxategi:Arrabio.jpg
Arrabioaren irudikapena Vienako Dioscorides izeneko eskuizkribuan

Europa-ko hainbat herrialdetan animalia magikoa zela pentsatzen zuten. Animali guztien artean sua zeharkatzeko gai zen bakarra uste zuten, eta heraldikan suaren gainean marraztu ohi dute.