Lankide:Landamir/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

BELEA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belea, goiko argazkian ikusten den bezela tamaina ertaina duen eta kolore oso beltza duen hegazti bat da, hegazti oso azkarrak dira eta pentsatzeko gaitasun handia dute.


   Ba al dakizu   


Deskripzio orokorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

40 espezie baino gehiago ditu beleak eta bele amerikarra da espezie ezagunetarikoa. Usoaren antzekoa da. Esan bezala, oso azkarra den hegaztia da problema logiko bat ebazteko gai dena. Edozein lekutara moldatzeko gaitasuna du bertan bizi nahi badu, ez zaio axola elurra, basamortua edo mendiak dauden eta herrialde batzuen kulturarekin oso lotuta daude.

Belea orokorrean hegazti ertain-handia da, lumak beltzak dituzte gehienetan baina noizbehinka gris eta txuriaren arteko konbinazioa duen zatiak ditu. Luma beltzak eguzkiaren erreflexuaren ondorioz urdin kolorea hartzen du. Mokoa lodia du, kono itxurakoa.

Mendietan, zuhaitz altuetako basoetan eta itsasbazterretako amildegietan bizi dira. gutxi bizi den herrietara bizitzen da.


Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegazti orojalea da, hau da, denetarik jaten du, aurkitzen duen gehiena mokora sartzen du, baina bere elikadura urtearen garai eta non dauden araberakoa da. Elikagai gutxirekin bizirauteko gaitasuna dute. Esan beharra dago, barazki eta frutak jaten dutela baina gizakiok sortutako sarraski eta soberakinak jateko gai dira ere bai, baina gehienetan hurrengokoak jaten dituzte: arto, fruitu sikua, hazi, sagar, piku, hur, pagatxa, intxaur, baina ugaztunak jaten ditu ere bai, arratoi, armiarma, sugandila… eta hondartza baten ondoan egotekotan arrainak eta moluskuak jango lituzke.


Soinua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen esan bezala, Beleak oso azkarrak diren hegaztiak dira, gizakien ahotsa imitatzeko gai izateko punturaino. Baina berez Beleak egiten duten soinua “rrok-rrok” baten antzekoa izango litzateke. Egin dezaketen beste soinu batzuk; “toc-toc-toc”, “kra” zakar edo latz bat bezela.

Esan bezela, hainbeste ezaugarri dituen hegazti honek pertsonak dugu ahotsak imitatzeko gai da eta naturako hainbat soinu ere. Trebezia handia dute ahotsean eta alarma antzeko oihuak aipagarriak diren errepertorio handi eta luze bat dute. Espezie honek ahotsarekin soinua egiteaz gain gorputzeko beste atalekin egin dezakete soinua, hegala edo mokoarekin adibidez. Mokoa normalean emeek erabiltzen dute, batzutan arra bueltatzeko erabilia Habitata

Belea oso habitat desberdinetan bizitzeko gai den gutxienetako animali bat da; Artikoan, Europa, Afrikako desertuetan, Eskozian… Antartidan izan ezik, eta hare gutxiago hotza kontzentratua dagoen lekuetan. Beleak zonalde epeletan egoten dira, uharte eta irletan espezie ugari aurki ditzakegu.

Normalean zona edo leku irekitan aurki ditzakegu, baina zonalde oihantsuetan nahiz eta ez izan oso ohikoa baita ere. Beraientzat gustokoenak diren lekuak honako hauek dira; tundrak, ibai irekiak, itsasalde marinoak, oihan menditsuak, llanurak eta desertuak. Aipatu beharra dago aurretik esan ditugun lekuetaz gain, zibilizazio urbanotik urrun dauden lekuaz gain, ohitu egin direla hirietan edo leku urbanoetan bizitzea non erreprodukzioa gehiagotu egiten da janari gehiago dutelako.

Migratorioak ez diren hegaztiak dira leku bakarrean bizitzen direlako. Bele gazteak sakabanatzen dira soilik zonalde lokaletan. Normalean beraiek gerturatzen dira hiltoki eta baserrietara janari bila. Hegazti sedentarioak dira eta leku jakin batean bizitzen dira segurtasuna eta janari minimo bat duena.


Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo ugalketa 3 urterekin ematen da. Negua pasa eta gero, zelo garaia etortzen denean, belea arra, belea emea hunkitzeko hegaldi akrobatikoak egiten ditu. Bi beleak estali eta gero, bizitza osorako batera geratzen dira, animali hauek monogamoak direlako eta.

Biak estali eta gero, leku bat bilatzen dute ohatzea egiteko. Leku bat aurkitu ondoren, beraien bizitza osoa bertan pasatzen dute. Ohatze honek biribil forma du eta adarrekin, lohiarekin, azalekin eta sustraiekin eginda dago. Bere barruan, material biguna dago, adb: larruazalak. Normalean beraien etxebizitza otsailean eta martxoan egiten dute itsaslabarretan, harrobietan edo zuhaitzetan.

Emea, 3-7 arrautz jartzen ditu, berde koloretakoak orban grisekin.Berak inkubaziotaz arduratzen da eta arra elikaduraz, zaintzaz eta zainketaz. 18-21 egun inkubatzen ditu. Jaio eta gero, 35-42 egunetan elikatzen dituzte zizarekin, insektuekin, saguekin, txoriekin edo sarraskiekin. Egun hauek pasatzen direnean, 6 hilabete gehiago egoten dira txikitxoek beraien aitekin.