Lankide:Landerugarte/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Berriemailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berriemaile bat berriak hartu, lortu eta ematen duen kazetari bat da. Gainera normalean langile hau ekintzak gertatzen diren tokian egonen da.


Zer da berriemaile bat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berriemaile bat beraien medioetatik kanpo lan egiten duen kazetari bat da. Kazetari hauek normalean notizia dagoen tokietara joaten dira eta notizia hau geroago bidaltzen dizkiete medioaren sedean dauden kazetariei beraiek buka dezaten. Bestalde, telebistan agertzen diren berriemaileak beraiek ematen dituzte berriak eta bideo bidez, normalean, bidaltzen dituzte albistegien barruan egoteko.

Nola egiten dute lana berriemaileek[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berriemaileak normalean gehien bat egiten duen lana da: Notiziarako irudiak eta audioak hartu eta gero testua idatzi, gero hau esateko, beti haiek esaten dutena beraien irudietara moldatuz.

Normalean toki finko bateko berriemaileak haiek soilik lantzen dituzte berriak (kameralaririk gabe) eta beraiek hautatzen dituzte herrialde edo zonalde horretako notiziak eta hiri horietako leku finko batetik ematen dituzte berriak. Leku finko hau normalean beti izaten da berdina, kazetariak telebista ikuslea ez erotzeko.

Bestalde, ekintza zehatz baterako joaten diren berriemaileak ere daude eta hauek bai kameralariak eramaten dituzte eta oso ekipo garrantzitsuak ere. Ekintza zehatz horiek normalean politikarekin eta kirolarekin daukate erlazioa. Aipatzerako, G-20 politikako batzarra edota Eurokopak eta futboleko Mundu Txapelketak.

Berriemaile espezifikoak.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berriemaile politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere izenak ondo esaten duen bezala politikaz hitz egiten duten berriemaileak dira. Normalean munduko toki ezberdinetan daude eta haien lana toki horretako berriak ematea da. Adibidez: Maria Llapart.

Kiroletako berriemailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berriemaile hau kirol esparruan dago espezializatua eta normalean kirol talde bat edo kirol-ekintza bat jarraitzen dute. Adibidez: Manolo Lama.

Berriemaile internazionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beraien herrialdeetatik kanpo lan egiten dutenak dira eta hauek dauden herrialdeetako notiziak hartu behar dituzte eta hautatu zeintzuk izan daitezkeen garrantzitsuenak telebista bidez emateko. Adibidez: Lorenzo Mila.

Gerra berriemailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guda edo konfliktua dauden tokian lan egiten duten kazetariak dira eta horietaz informatzen dute. Adibidez: Mikel Ayestaran.